Albokarien batzarra, Soinuenearen XX. urteurrena ospatzen hasteko
Soinuenea fundazioak hogei urte beteko ditu aurten. Martxoko asteburu guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte, larunbatetik hasita.
Soinueneko kideek herri musikaz beteko dute Oiartzun hilabete honetan. Soinuenea fundazioak hogei urte beteko ditu aurten. Ergoienen egoitza duen elkarteak martxoko asteburu guztietarako programatu ditu ekitaldiak. Egun horietan, 2002tik egiten ari den bezala, herri musika dibulgatzea izango da haien helburua.
Larunbat honetan hasiko dira ospakizunekin. Albokarien batzarra egingo dute goizean, eta gero herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Honakoa izango da martxoko egitarau guztia:
Etzi, hilak 5
- 10:00etan: Euskal Herriko Albokarien Batzar Nagusia
- 13:00etan: Euskal Herriko Albokarien kalebuelta Elizalden.
Hilak 13, igandea
- 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolako Biolin Taldearen kalebuelta Elizalden.
Hilak 19, larunbata
- 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolako xirolarru, dultzaina, bonbardino eta danbor laukotearen kalebuelta Elizalden.
Hilak 26, larunbata
- 10:00etan: Zarrabete joleen topaketa Manuel Lekuona bibliotekan.
- 11:30ean: Kontzertu didaktikoan Miro Casabella (Galizia) ariko da Udaletxeko Areto Nagusian.
- 13:30ean: Zarrabete joleen emanaldia Kilirikupen.
- 18:30ean: Herri Musikaren Neguko kontzertua Udaletxeko Areto Nagusian: Miro Casabella (Galizia) eta Bravo & Bueno (Euskal Herria).
Hilak 27, igandea
- 13:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolako Xirolarru Taldearen kalebuelta Elizalden.
