Emakumeen Egunerako prest daude Lezon
Larunbatetik hasita, Martxoaren 8aren gaineko ekitaldiak egingo dituzte herrian. Askotariko jarduerak antolatu dituzte, aldarrikapen xedean.
Emakumeen Nazioarteko Eguna da asteartean, Martxoaren 8a. Horri begira, Lezoko Emakume Taldeak eta Gaxuxa Emakume Taldeak udalarekin elkarlanean egitaraua prestatu dute.
Nola ez, indargune nagusiena Martxoaren 8a bera izango da. Baina egunaren aurretik eta ondorenean ere badira jarduerak. Honakoa da horien zerrenda:
- Hilak 5, larunbata. 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Luze edo motz umorezko bakarrizketa saioa Mirari Martiarenarekin eta Idoia Torregarairekin. Lezoko emakume Taldeak antolatu du.
- Hilak 6, igandea. Emakume lezoarrek Donostiako Lilatoian parte hartuko dute. Korri egingo ez dutenei, animatzera joateko eskatu diete.
- Martxoaren 8a. 18:00etan, Zapaltzen gaituen sistemari sua! lelopean, Lezoko emakumeak elkartzeko deia Gurutze Santuaren plazan (eguraldi txarrarekin Saldisen). Ilargi Arrizabalaga lezoar abeslariak, Anariren Vinu, cantares y amor abestuko du bertaratzen diren guztien laguntzarekin. Ondoren, Errenteria-Oreretan egitekoa den manifestaziora (19:00etan da) joango dira.
- Hilak 12, larunbata. 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Cholitas dokumentala Gaxuxaren eskutik.
- Hilaren 14tik 19ra. Kultura Aretoan, Gaxuxako kideek egindako eskulanen erakusketa.
