Bi astean, nabarmen jaitsi da COVID-19aren eragina Oarsoaldean
Eraginaren beherakada batez ere tasetan izan da. Pasaian, adibidez, 1.094tik 287ra jaitsi da hamalau egunetako intzidentzia.
Aste hasiera honetan, astelehenetik asteazkenera (otsailaren 28tik martxoaren 2ra), Osasun Sailak jaso dituen datuen arabera 107 pertsona izan dira COVID-19agatik kutsatu direnak Oarsoaldean. Duela bi asteko epe berbereko datuekin alderatuta (otsailaren 14tik 16ra) positiboak jaitsi egin dira, baina kopuruari dagokionez, ez asko, 121 izan baitziren bi aste direla. Tasan bai antzeman dela jaitsiera, era oso nabarmenean Pasaian, Errenteria-Oreretan eta Lezon batik bat.
Aste honetako astelehenetik asteazkenera Errenteria-Oreretan jaso diren positiboak 61 izan dira, 24 Oiartzunen, hamasei Pasaian eta sei Lezon.
Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, honakoak dira Oarsoaldeko lau herrietako tasak:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 547 (otsailaren 16an 1.164koa zen).
- Pasaia. Tasa: 287 (otsailaren 16an 1.094koa zen).
- Oiartzun. Tasa: 819 (otsailaren 16an 1.398koa zen).
- Lezo. Tasa: 625 (otsailaren 16an 1.520koa zen).