Hitzaldia antolatu du PSE-EEk astelehenerako
Martxoaren 8ko egitasmoen barruko hitzaldia da, eta pandemiak emakumeengan utzitako ondorio psikologikoen inguruan mintzatuko dira.
Maria Angeles Machin hizlaria. Osasun egoera hobetu den heinean, Errenteria-Oreretako PSE-EEk ohikoak dituen jarduerei ekingo die. Hori dela eta, martxoaren 8ko egitasmoen barruan, hitzaldi bat antolatu dute martxoaren 7an, astelehena, 19:00etan, Herriko Etxean. Hizlaria Maria Angeles Machin psikologoa izango da, eta pandemiak emakumeengan utzitako ondorio psikologikoen inguruan mintzatuko dira. Hitzaldia irekia izango da herritar guztientzako.
