Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gauza txikien balio kalkulaezina

Arantxa Urbe Irazusta
2024/03/06

Liburu txiki bat egin dit opari adiskide batek. «Istorio txiki bat kontatzen du, pentsatu dut gustatuko zaizula. Erraz irakurriko duzu, argazkiak eta testuak ditu», iragarri dit ematerakoan. Eskutan hartu dudanean ohartu naiz ez dela liburu arrunta. Edizio zaindua du, paper eta koadernaketa berezia. Istorio txiki bat liburu berezi batean.

Jakin-minari eutsi ezinik, liburua orriztatzen hasi naiz . Zabaldu dudan lehen orrian, hondo beltzaren gainean, haritz hosto lehor bat agertu zait. Aibala! Hau interesgarri bihurtzen hasi da! Hariztia The oak trees izena du liburuak, Asier Gogortzak idatzia.

Liburua irakurtzeko tarte lasai bat aukeratuko nuela erabaki dut, liburuak mereziko duelakoan. Eta, hala, jakin-minaren jakin-minez, ekin diot irakurketari. Lehen orrian data bat dator: 2020. Ez zen, ez, edonolako urtea izan hura, zalantzarik gabe.

Hurrengo orrian, izkin batean, esaldi soil bat, liburuaren sarrera gisa: «Hau paisaia baten istorioa da» alde batean, eta justu parean, ispilu bailitzan, simetria perfektua osatuz, «This is the story of landscape». Hori da liburuaren beste ezaugarri bat, euskara eta ingelesa parez pare dituela.

Hortik aurrera egileak kontatzen du nola bizikletaz ibiltzea gustuko duen eta maiz egiten duen itzulia egitera atera zela, «bazter hoietan auto gutti ibiltzen delako, bidean paisaia ederrak daudelako eta muga bi aldiz gurutzatu behar delako. Muga ahal den guzietan gurutzatu behar baita». Bidean zihoala, miresten zituen bi haritz ederren azpian gelditu zen. Bide bazterrak ezkurrez bete-beteak zeudela ikusita, bakan batzuk hartzea otu zitzaion, «ia pentsatu gabeko keinua izan zen, makurtu, bizpahiru ezkur hartu eta mailoteko sakelean sartu». Pentsatu eta egin, egin zuen. Urte bukaerarako 100 ezkur ereinak zituen.

Pandemian bizitutako etxeratzeak, aspaldi galdutako ohitura on batzuk berreskuratzea ekarri zion «egunkaria paperean irakurtzea», adibidez. Ezkurrak, bien bitartean, banaka-banaka ernetzen hasi ziren. Etxeratzeak aukera eman zion egunetik egunera haritzak hazitik nola sortzen ari ziren ikusteko.

«Pertsonek izena baldin badugu nola ez diegu izenik jarriko hamar aldiz gehiago biziko den zuhaitz bati?», izan zen bere hurrengo burutazioa, eta Berria-ko orrialdeetan gustuko izena bilatu, moztu, harekin jantzi, eta, besteetatik bereizteko, pintza batean izena idatzi eta argazkia atera zien aurrerantzean Wuhan, Pangolin, Covid-19, Zumeta, Tripoli, Ararat eta abar izena izango zuten haritz sortu berriei. Ehun haritz haietatik 40k lortu zuten negu gorria gainditzea.

Kimuak handitzen joan ziren heinean gorpuztuz joan zen hurrengo ideia: baso bat, hariztia, osatzea.

Urruña (Lapurdi) eta Bera (Nafarroa Garaia) arteko mugan dagoen lepo bat aukeratu zuen, Erentzazu mendiaren magalean: «Toki aski berezia da berez, muga tokia izateaz gain, mendiko bide ugari elkartzen direlako bertan. Pasabide garrantzitsua izan behar zuen garai batean, dudarik gabe».

Bi biribiletan antolatu zituen zuhaitzak: biribilaren erdia Berako lurretan eta beste erdia Urruñakoetan. «Bertzalde, hariztia muga-marran bertan egoteak erran nahi berezia du neretzat. Ez mugatik hurbil, ez; mugaren gain-gainean. Bi aldeetan, beraz, baina ez bitan zatitua», irakurri diot.

Bizitzak aurrera darrai eta 2022ra arte muga-gain hartan hazten ari diren 27 haritzen istorioa kontatzen jarraitzen du liburuak. Azken orrialdean, «Jarraituko du», eta parean, «To be continued» soila izkiriatu du harizti sortzaile-egile-zaintzaileak agur gisa.

Txori txiki bat etorri zait leiho hegira eta esan dit hariztiak lepo hartan hazten jarraitzen duela, eta idazleak bete duela bere hitza: 2023ko basoaren istorioa kontatzen duen liburua ikusi duela.

Zenbatetan gauza handiak noiz etorriko diren begira ez ote zaizkigun gauza txikiak oharkabean pasa… Eta ongi pentsatzen jarrita, gauza txiki horiek dira gure esku daudenak. Horregatik dute balio kalkulaezina, gure esku daudelako!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.