Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Goitizenez eta ezizenez

Arantxa Urbe Irazusta
2025/04/11

Agidanez, herri bakoitzean bada ohitura, edo izan da, etxekoek jaiotzean jarritako izena paper ofizialetarako utzi eta herrikideek beste batekin bataiatzekoa: izengoitia, ezizena, goitizena, gaitzizena edo pseudonimoa. Motea ere esaten zaion hori, alegia.

Batek daki zein den izena duenari izena aldatzeko arrazoia. Herri askotan, inguruak jarri ohi dio bati bere benetako izena. Izan daiteke norberari propio jarritakoa, norberarentzat sortua; edota izan daiteke noizbait arbasoren bati egokitutakoa, eta orduzkotik, belaunaldiz belaunaldi, batenganaino iritsitakoa. Familiako kutunen antzera, oinordean jasotakoa. 

Auskalo nondik nora etor dakiokeen norbaiti betiko izango duen goitizena. Jesus Mari Olaizola Txiliku idazle zarauztarrak goitizenen gaineko gogoeta hauxe paratu zuen Zarautz Guka-ko bere zutabean: «Seguru asko entzuna izango duzu istorio hau. Halako herri batean jende guztiari jartzen zitzaion izengoitia (motea), eta herrira etorri berriak, gizon zangarra izan behar zuen, esan omen zuen herri horretara joandakoan: ‘Niri ez zidatek moterik ipiniko, bestela gorriak ikusiko ditik horretara ausartzen denak!’. Geroztik, sinmote-nekoak izan omen dira familia hartakoak».

Txiliku bada nor gai honen gainean iritzia emateko. Izan ere, behin hasi zen Zarautzen goitizenak biltzen, eta dagoeneko pilatu ditu bi mila goitizenetik gora. Bada zerbait!

Oreretarrok ere badugu goitizenei buruz lekukotza ederra utzi zigunik. Horien artean, Evaristo Bozas Urrutia, kazetaria eta herriko kronista aparta izan zena. Oreretan jaio zen 1886an eta Tres Arroyosen (Argentina) erail zuten tiroz 1929an, La Region egunkariko zuzendaria zela: handik administrazioaren ustelkeria eta azpijokoa salatu, eta haien aurkako kanpaina indartsuak egin baitzituen. Urte batzuk aurretik Argentinatik itzuli eta Andanzas y mudanzas de mi pueblo Errenteria lan bikaina idatzi zuen.

Liburu horren hasieran kontatu zuen bere goitizenaren jatorria: «Duela 100 urte inguru, 1821ean, bi pertsona liskarrean ari ziren Beko kaleko sagardotegi baten aurrean. Lehiakideetako bat lodia eta indartsua zen. Bestea, argala eta arina. Lodikoteak ukabil beldurgarriak zituen eta argala heltzen saiatzen ari zen, ukabilkadaka txikitzeko. Baina argalak ihes egiten zion, saltoka eta bihurriak eginez. Handik ordu laurden batera, bi gizonak 20 edo 30 ikusleren aurrean borrokan ari ziren, haien artean nire aitona zegoen. Lehiakide argalaren trebetasun eta abileziak miretsita esan zuen: ‘Lukainka dirudi, lukainka demonio!’. Eta tupustean sortu zen nire aitonaren dinastia, harrezkero Lukainka deitu ziotena. Eta lukainka-nekuak gara bilobak, eta hala dira haren birbilobak herriaren epaiketa apelaezinaren aurrean. Lukainka-k, jende ibiltari eta ausartak».

Garai bertsukoa da gure herrikide Jaungoiko-txiki famatua. Hari ere familiatik zetorkion goitizena. Gazte denborako ibilerek gehiago omen zioten deabruaz jainkoaz baino, baina tira, bere izena eta abizena denboraren eta historiaren zirrikituetatik galdu arte erori zen ahanzturan. Haren entzuterik ez baduzu, benetan merezi du haren ibilerak ezagutzea. Luis Jauregik 1962ko Oarso aldizkarian argitaratu zituen, eta Bidasoko Hitza-n ere aurkituko dituzu, Jaungoiko-txikiren ibilerak izeneko artikuluan.

Ez nau sekula tentatu Jaungoiko-txiki izengoitiaren azpian zein izen eta abizen zeuden peskizan ibiltzeak. Niretzat bizitza beste modu batekoa bihur daitekeela erakusten duen adibide eredugarria da Jaungoiko-txiki-ren bizitza. Horregatik, bere ondorengoak, baleude, gorde dezatela bere memoria eta sekretua.

Gaur egunean ere goitizenei esker sortuko al dira dinastia berriak, eta eutsiko zaie belaunaldiz belaunaldi datozkigunei. Ziur dena da, oraindik orain, munduaren begietara denok Galleteroen dinastiakoak izaten jarraitzen dugula.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.