Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gaza etorbidea

Arantxa Urbe Irazusta
2025/07/16

Umeak lo daudenean behar da isiltasuna, ez erailtzen dituztenean», oroitarazten dit kaleko hormak lanerako bidean. Zaplasteko baten modukoa da. Isiltasuna ari baitu Palestinako eta Gazako barbaridadearen gainean.

Egizu kontu. Israelek, bost hilabetean, azken lau urtetako munduko gerra guztietan baino haur gehiago hil zituen Gazan. 2024ko irailean, Gazako Osasun Ministerioak 649 orrialdeko dokumentua argitaratu zuen, 2023ko urritik hildako palestinarren identifikazioekin: lehenengo 14ak urtebetetik beherako umetxoak dira. Eta ez da gelditu.

Bidegorrian, Orereta eta Oiartzun arteko mugan, puente peligroso inguruan, Gazagatik garrasi isila darioten beste horma batzuk aurkitu ditut. Gaza etorbidea dio zubi azpian margotutako plakak. Etorbideko mural batek dio, Mikel Gurutzetako ospitalean, Ihintz Baionakoan eta Rami Kalandiako (Palestina) checkpointean (Israelek jarritako kontrola) jaio zirela eta 2000 eta 2005 urte artean, 67 ama palestinar Israelgo checkpointetan erditzera behartu zituztela. Haietako 37 haur hil egin ziren. Horregatik, isolatutako zonaldeetako emakumeek nahiago dute etxean erditu edota erditze data hurbildutakoan ospitaletik gertuago dagoen lekura joan familiarekin (zalantzarik gabe, datua, Gazako ospitaleak suntsitu aurrekoa da). Jarraitzen du esanez, Nazio Batuek emaginentzako formazioa sustatu zutela, baina ez direla gai izan palestinarren mugimendu askatasunari Israelek ezarritako murrizketei heltzeko. Zisjordanian, 2012ko ekainean, 542 oztopo zeuden, tartean 61 checkpoint.

 Irakurtzen jarraitu dut: Gazako uraren %97 kutsatuta dago Israelgo blokeo eta okupazio militarragatik, edanezina da.
Aurrera jarraitu dut, bihotza uzkur. Ibaiaren alde batetik bestera sokatik zintzilik daude ikurrina eta Palestinako banderak. Alboan, dozena bat txartel hesiari lotuta. Bakoitzean, haur baten argazkia izena, abizena, eta adinarekin. Denek dute krabelin gorri bat, batek, gainera, peluxe arrosa bat. «Ibaitik itsasora libre izango da Palestina», dio hormak.

Hitzik gabe nago, nire hiztegian ez dut hitzik aurkitu sentitu dudanari izena jartzeko. Zenbat alukeria gehiagori egin diezaioke aurre bizitzak? Zenbat gehiago estutu dezake gizakiaren ankerkeriak biziraupena bera… eta zenbat gehiago jarrai dezakegu guk ezer egin gabe?

Erakutsi ditugu gure desadostasun, haserre, gaitzespen moral eta elkartasuna. Esateko guztiak esanda daude. Orain zer egingo dugu? Keinu eta ekintza txiki askoren baturan dago gure indarra. Batez ere, jarrera eta erabaki pertsonaletan. Ez zaitzatela engaina. Ez da egia ezin dugula deus egin.

Gure sosa pizarrak nori eman erabakitzea gure esku dago, oraindik. Presiona ditzakegu CAF moduko enpresak Israelekin kolabora ez dezaten, duintasuna eta gizatasuna galtzea, dirua galtzea baino mila aldiz beldurgarriagoa dela esan. Palestinak, gizateriak, beharrezkoagoa ditu justizia, duintasuna eta bizitzarako eskubidea guk dirua baino.

Mundu mailan boikot handi bat antolatu da israeldar produktuak ez erosteko, BDZ: Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak. Saltoki handietako ateetan, herriko plazetan, gure diru-zorroetan, txartel handi batzuk ipini beharko genituzke, zein produktu erosiz Palestinaren aurkako gerra babestu eta Gazako genozidioa laguntzen dugun gogorarazteko. Zur eta lur geratzeko modukoa da zerrenda. Produktu horietako bakoitza erosiz basakeria elikatzen dugu. McDonald’s, Coca Cola, Burger King, Papa Jhons, Pizza Hut, Nestlé, Danone, Evian, Nike, Levi’s, Celio, Zara, Revlon, Sephora, Imaginarium… Asko dira, www.bdsmovement.net orrian aurkituko dituzu.

Urte batzuk barru, gure ondorengoek galdetuko digute «eta zuk zer egin zenuen?». Norbaitzuk erantzun ahal izango dute Gaza etorbidea eraiki zutela. «Hara, nik hau egin nuen» erantzutea aukera dezakegu, gure txikian eragile izan gaitezke. Itzul dadila isiltasuna umeak lo daudenerako. Keinu egin diezaiogun bizitzari. Oiartzun ibaitik Kantauri itsasora libre izango da Palestina!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.