Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu

Alkandora urdinak

Arantxa Urbe Irazusta
2026/09/28

Irailaren 13an bete ziren 90 urte faxistek Orereta hartu zutela. Egun hartan, herritarrek hautetsontzietan hautatutako gobernu errepublikarraren kontra altxatutako militar espainiarrak armaz jabetu ziren gure herriaz. Okupazioak amaiera eman zion aurreko urteetan Errepublika ekartzen ari zen era guztietako eskubide zibil, politiko, sozial eta norbanakoen lorpenei: adibidez, emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten 1933ko azaroaren 5ean.  

Aurrekoan hainbat datu eman nituen duela 90 urteko Madalen Jaiak zein girotan ospatu ziren irudikatzeko. Giro nahasi hura okertu besterik ez zen egin udan zehar. Irailaren 13 hartako aurreko egunetan nahasmendua zabaldu zen gurean. Tinko defendatu zuten herria oreretarrek, eta faxistek ezin izan zuten lehen saiakeran sartu. Frente Popular aldizkariak jaso zuenez, «herri langile honetako zerbitzuen antolaketa miresgarria da». Tropa frankistek herriak bozkaz aukeratutako agintea kendu zuten, azkenik, kentzeko zuten modu bakarrean: indarrez eta bortxaz. Ondoren, gureganaino iritsi den gau hotz eta iluna zabaldu zuten, kolpe militar frankistaren errepresioaren ondorioak gaur arte iritsi direlarik.

Garai hartako Oreretak 9.373 biztanle zituen denera: 2025eko abenduaren 31n erdigunean bizi ginen 9.370 biztanleen pare, ia. Datu horrek errazago lagunduko digu tragediaren dimentsioaz jabetzen. Biztanle horietatik 4.394 ebakuatuak izan ziren, 2025eko abenduan Galtzarabordan bizi ziren 4.656 pertsona adina ziren ia: Orereta uztera behartua ikusi zuten haien burua. Ondoren piztu zen gerrara, 862 miliziano eta gudari joan ziren eta 450 bando frankistarekin mobilizatu ziren (72 boluntarioak izan ziren). Beraz, batzuen eta besteen artean, Oreretako ia 1.400 pertsona ibili ziren gerran, Olibet-Etxeberrietan 2025eko abenduaren 31n bizi ziren 1.415 pertsonak adina. Horietatik, gerran hildakoak guztira, 150 bizilagun izan ziren: 99 milizianoen artean eta 51 bando frankistan.

Frontean hildakoez gain, 274 oreretar gerra kontseiluetan epaitu zituzten, eta 22 heriotz zigorrera kondenatu: horietatik 8 fusilatu zituzten; 37 bizilagunek zigor ekonomikoak pairatu zituzten; 35 udal langile kargugabetu zituzten; 431 herritar gerra presoak izan ziren, eta 37 fusilatu zituzten; herriko 154 haur atzerrian errefuxiatu behar izan zituzten, familiatik aparte, eta batzuk ez ziren sekula gehiago bueltatu; udal irakasleak bota zituzten, eta haietako bat fusilatu zuten, eskola frankista egin zuten eta hezkuntza nazionalkatolikoa zabaldu; udaleko 4 funtzionarioren gorpuak artean ez dira agertu: Felix Elgarresta Arbelais, Jose Elvira Narvaiza, Celestino Gaztelumendi Berasategui eta Miguel Irastorza Echeberria ziren. 

Desagertua jarraitzen du ere, era berean, Serapio Mendarte Ugarte zinegotziak. Bortxaz desagertuak, haien familiek 90 urte ondoren, haien bila jarraitzen dute.

Horiek dira zenbaki eta hizkiekin gurean gertatutako batzuen aipamenak. Errenteriako Udalaren enkarguz Aranzadik egindako ikerketa jasotzen duten Errenteria 1936-1945 Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan liburuetatik atereak.

90 urte geroago hemen dihardugu orduko oreretar haien seme-alabek, bilobek, birbilobek eta ordutik gurera etorri eta oreretartu diren lagun askok faxismoaren kontra borrokatzen. Faxistak Oreretara sartu ziren egun berean «Faxismoari ez» esatera atera gara kalera.

Behin Rafa Bandresek, herriko kronista handiak, esan zizkidan hitzak ditut gogoan: «Alkandora urdinak ez ditu pipiak jotzen eta ez dira hondatzen: ongi gordeta dituzte ganbaran behar dituztenean ateratzeko». Bai, Rafa, denborak arrazoia eman dizu, baina hemen jarraituko dugu guk zutik: «Faxistak ez dira pasako!».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.