Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Añarbe ur txorrotan

Arantxa Urbe Irazusta
2024/12/19

Aditu al duzu sekula Oreretak baduela uharte bat? Ez, ez zuzendu begirada badia aldera, han ez duzu topatuko eta. Justu udalerriaren beste muturrean dago, hegoaldean, Goizuetako (Nafarroa Garaia) mugan.

Orereta herria Oiartzun ibaia eta Pasaiako badiaren artean sortutako padura lehortuan eraiki zen. Ondoren, zabalgune hori inguratzen zuten mendietatik gora hedatu zen. Eremu txiki horretan pilatzen gara, 2023ko datuen arabera, bertan bizi garen 39.231 biztanleetatik gehienak. Gure udalerriak dituen 32,36 kilometro koadroko eremurik gehiena landa eremua da, ordea. Badugu itsasoa, baditugu mendiak eta basoak eta badugu irla: Ozizpe.

Agiri zaharretan aurkitutako lehen aipamena 1573koa da, eta egur salmentarekin zerikusia duten kontuetan azaltzen da. Ozizpeko zabala eta erreka ere aipatzen dira. Gaur egun, horiek denak Añarbe urtegiaren urpean geratu dira. Inguru haietatik, muino garaienak soilik lortu zuen ur gainetik agertzea, eta, horrela, milaka urtez mendia izandakoa uharte bilakatu zen. Ozizpe uhartearen bista dotore bat dago Iztietako anbulatorioko biribilgunean.  

Foru Aldundiko b5m orrialdeko direktorio geografikoan, Gipuzkoako uharteen zerrenda dator. Zerrenda horretako hogeietako bat da gure uharte Ozizpe.

Añarbe Gipuzkoako populazioaren erdia urez hornitzen duen azpiegitura hidraulikoa da. Baina urtegia ez da betidanik hor egon, nahiko berria da, egia esan: 1975ean zabaldu zuten, hain zuzen. Donostiako Artzain Oneko katedralaren garaiera bereko 76 metroko paretak eusten ditu hango urak.

Añarbe izena hango mendiak, eta han egon zen olak eman zion. Olaren lehen aipamena 1592koa da, eta bi mende geroago, 1785ean, Gipuzkoako hoberena zela esaten zen. Urte luzez herriko zutabe ekonomiko nagusiena izan zen. Haren ondoan baziren izen bereko baserria eta San Miguel izeneko baseliza. Kondairak dioenez, handik ekarri zuten parrokian dagoen Madalenaren irudi ederra. Burdinolaren inguruan bildu zen langile kopuruaren tamaina ematen digu 1830-1839 urte artean baselizan egin ziren ezkontza eta bataio kopuruak.

Añarbe, era berean, auzunea izan zen. Añarbe baserritik gertuena Petrienea baserria zegoen, oinez 15 bat minutura eta hurrena Pikorraenea. Biak ala biak Oiartzungo lurretan.

Paraje haietan ibili omen ziren Makiak (frankismoaren aurkako mendi gerrilla) eta baita muga zeharkatu nahian zebiltzan portugaldarrak ere. Añarbe baserriak ateak zabalik izaten zituen denentzako, eta bere sutondoko beroa eskaintzen zien gehienetan bustita eta hotzak inguratzen zirenei. Sutondoan lehortu, lo egin eta hurrengo egunean basoan barrena berriro galtzen ziren.

Añarbe baserria, han gertatutakoak, istorioak, basoak, baseliza, zubi zaharra, ola eta guztiak geratu ziren ur azpian, urak hartuta.

Iparragirre-Perurena familia izan zen baserrian bizitu zen azkena. Ezagunak izan genituen hango senideetatik batzuk: Xanti, Eskoriatzako Almen ikastola eta bertako bertsolari eskola sortu zituena eta urte askotan frankismotik ihesean eta ezkutuan ibili behar izan zuena; eta, Juli, Paristik itzuli eta ikastolan andereño izan genuena.

Familia hartatik azken-azkenak bi anaia geratu ziren. Haietako batek, Laxarok, kontatzen zuenez, biak izan ziren baserritik ateratzen azkenak. Bi anaiek baserria bere hartan utzi eta atea itxi zuten. Pixkanaka-pixkanaka hartu zuen urak.

Uraren txorrota ireki dut. Paraje eta istorio horiek guztiak zeharkatu eta Añarbe bertatik datorren ura nola erortzen den begira nago. Añarbe ez baita putzu sakon eta eder bat soilik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.