Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Galdutako lekuengatik dolua

Arantxa Urbe Irazusta
2023/12/21

Ari da 2023ko urte hau azken hatsetan. Urtean zehar joan zaizkidanak azalarazten ari zaizkit, bereziki, egunotan. Gertukoak batzuk, ezagunak besteak eta maite-maitea, bizitza eman eta hartara eusten ninduen ama ere bai.

Jabetuta nago, urteak pasa ahala, ugaritzen ari direla nire inguruan hiltzen doazen lagunak. Bizitzan aurrera goazen seinale, dudarik gabe: bizilegea!

Beraz, nolabait, melankoniaz zipriztindurik datozkit urte hondarreko egunak.

Dolua egiten ari naiz, nire galeraren sentipena adierazten eta azaltzen, alegia. Emozioak eta sentipenak berriro ordenean jartzeko ahaleginean, nire barruan hautsi zen guztiaren pusketak biltzen eta ordenatzen, berriro berreraikitzeko; jakinik eta onartuz, abilezia handienarekin ere ez dudala lortuko zauririk eta hutsunerik gabeko berreraikuntzarik. Horregatik izango da, seguruenik, gogoeta horietan ari naizelako, Castillo Suarez idazlearen galderak erro sakonagoak egin dituela nire baitan, gogorrago astindu duela nire barrua: «Nola egiten da dolua galtzen dituzun lekuengatik?».

Izan ere, urte honetan oreretarrok eta lezoarrek leku bat galdu dugu: Altzate. Altzate bere padurarekin, naturgune izateko aukerarekin; Lobato Etxea, bere historiarekin.

Haien lekuan, herriko edozein txokotik jada ikus daitezkeen etxe-dorre erraldoiak hasi dira zerua zulatzen eta ortzimuga estaltzen. Beldur naiz laster ez soilik portuko bokalea, baita Jaizkibel bera ere gure begietara etxeen atzean ezkutatuta geratuko den. Kito. Eta itsasorako horizontea hormigoizko gortina baten atzean ezkutatuko da, betirako.

Aurten bi hitz berri ere ikasi ditut: solastalgia eta hiriko bero-uhartea.

Lehena, «ingurumenean gertatzen diren aldaketek eragiten duten larrimin fisiko edo existentziala izendatzeko berriki sortu den neologismoa», ingurumen naturalaren galeragatiko dolua, hain zuzen. Ikerlarien arabera, tentsio eta estres mailek gora egiten dute bizi zaren paisaiaren suntsiketaren lekuko zarenean: gu bizi ditugun lekuak gara, eta gure izatea haiekiko etengabeko harremanean eraikitzen da.

Bigarrena, berriz, hiriko bero-uhartea, eraikinek, industria jarduerek, hormigoizko molde erraldoiek, eta gainerako bero-material xurgatzaileek beroa pilatzen dutenean gertatzen den prozesuari deritzo. Bero uhartearen gakoa, hormigoizko hirietako efektua, muturreko tenperaturak daudenean asfaltoaren eta ingurune berdeen tenperaturaren artean egon daitekeen alde handia da: 10 gradutik gorakoa. Horregatik, gure hirien diseinuak berebiziko garrantzia du muturreko beroaldietan.

Aurtengo udak masaileko bero ederra eman digu, lo zeudenak ere esnatzeko tamainakoa. Ezin dugu galdu gure herria berdeagoa, arnasgarriagoa eta freskoagoa egiteko dugun aukera bakar bat bera ere.

Aurten Altzate galdu dugu, itsasoari itzuli eta gure bizi kalitatea zaintzeko aukerak alde egin digu, betirako. Frankismoak naturgunea desjabetu eta CAMPSAko petrolio-produktuen deposituak paratu zituen gunea eraiki eta urbanizatuko dute, itsasoarena den lur bat lehengoratu beharrean, betirako kondenatuz. Eta hori guztia, garai honetan gertatuko da, demokrazia garaian, non suposatzen den agintariek herriaren ahotsa entzun eta aintzat hartzen duten. Itsasoari dagokion lur bat itzuli beharrean, eta padura, hezigunea eta itsas bazterra berreskuratu beharrean, betikoa, oraingoan parke guaiz mozorrotuta. Pentsa zeinen ongi mozorrotu duten Ley de Costas-i ere «ahaztu» zaiola Altzateko gunea itsasbazterra zela, Oreretako kosta.

Altzate eraikitzen dutenean aukera on bat galduko dugu Oreretaren itsas iraganaren zantzuak berreskuratzeko. Aukera zapuztuko dugu betirako, joaten utzi dugu.

Eta zer esango dizuet, faltan bota dut gure agintarien ausardia.

Urte berriak Euskal Herria hezigune bat pobreago eta Orereta eta Lezo berdegune bat pobreago harrapatuko gaitu.

Castillo, galdu dugun leku batengatiko dolua minez, penaz eta amorruz egin beharko genuke. Baita irudimenari eta itxaropenari atea zabalduz ere.

Itxi une batez begiak eta ahaztu orain arte esandakoak. Ikusi zuen buruak Altzateko hondartzan, Oreretako erdigunean eduki ahal izan genuen parajean. Eguzkiaren epela sentitu, itsas-txorien txilioak, itsas-landarez inguratua. Errioa behera eta itsasoa gora… Urte berri on, denoi!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.