Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

NLAOKEU

Arrate Arozena Mujika
2021/06/10

Luze jo du Lekuonaren irekierak. Abiapuntu batetik hasi eta aldatzen joan den egitasmoa izan da. Bidean gorabeherak eta jakin-min ugari sortu dituena. Ke arteko egunak. Inauguratu berri dute. Eta asko dira, ziurrenik, sortutako ilusioak, zalantzak eta hausnarketak.
Herrigintzan, euskalgintzan, politikan, enpresa pribatuan eta azken urteetan administrazio publikoan aritu ondoren, honakoak etorri zaizkit burura.

Euskara eta euskal kultura
Euskarak arnasguneak premiazkoak ditu. Euskara oinarri izango duten espazioak; herrigintzatik sortutakoak edota garatutakoak izango direnak gehienak. Hala izango al dira baliabide eta neurri politikoek abiatutakoak? Euskarak ez du berezko lerroa sortzea behar. Alderantziz, hezurdura izatea merezi du. Gainontzeko herritarren errealitateak baztertu gabe, guretik abiatzea eta elkartrukean osatzea. Azala eta mamia. Nola bestela?

Eta euskal kulturak sinbologia hutsetik urrutirago ausartzea ezinbestekoa du, eguneroko jardunean lotsarik gabe aritzea. Hitzak, irudiak, doinuak. Hizkuntzaz elikatutako euskal kultura sortzea eta zabaltzea, euskal izaeraz osatutako herri kulturan bizitzea. Euskal kultura berritzailea.

Kultur kudeaketa
Kulturak ere kudeaketaz aritzea behar du. Kulturak ez du herritar guztien artean ospe berdina. Diru publikoarekin ordainduta? Egitasmo politikoek, arrastoa uztea baino, berariazko azterketa eta garapen teknikoetan oinarritzea behar dute. Kultur proiektu arrakastatsuek programazio sendoaz gain, planifikazio zehatzak, askotariko baliabideen antolaketa eta ikuspegi ekonomikoa kontuan izatea. Eta hori guztia herriko eragileen parte hartzea bermatuta, artikulazioa. Artista horiek! Eragin positiboa aurreikustea, lehenestea eta azaleratzea; eskainitako zerbitzuetan, egindako gastuetan eta baita inguruan sortutako ekonomia sozialean ere. Berrikuntzaren kultura eta ongizatea. Barrua eta kanpoa.

Erreferentziak
Non begiratu? Gizarte aldakorrari aurre egiteko malgutasunez jokatzea, ikastea, garrantzitsua da. Kalean ikusi nahi ditugun balioetan eredu bilakatzea. Ikerketa eta pentsamendu kritikoa sustatuko dituen kultura-berrikuntza, estrategikoa. Lurralde ikuspegia zainduko badugu, txikitik handira abiatzeko beldurrik ez izatea. Herrigintzatik sortutako gertuko ereduei begiratzea?

Nork nori begiratu? Profesionalak eta hasi berriak. Adituak, arituak eta balizko akituak bildu. Diziplina anitzak? Azken finean, ilusioz betetako espazio sortzaileek sortuko baitituzte erreferentzia berriak.

Urteetan goizaldera jan ditugun croissant egin berriak bezain onak izango al dira Lekuona Fabrikan hurrengo hilabeteetan dastatuko ditugunak?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.