Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

NerabezEroa

Iraia Etxebeste Madariaga
2024/10/03

Orain berriro Dabid Bueno izan da Zarautzen, bertako ikastetxeetako irakasleei hitzaldi bat ematen. Bartzelonatarra bera, Biologian doktorea eta genetika irakaslea da, eta, besteak beste, nerabezaroaz aritzen da. Zehatzago esanda, nerabeak zergatik diren halakoak argitzen saiatzen da, hain justu adin horretan protagonista diren garunean gertatzen diren aldaketak azalduz.

Ziur aski denok nerabe izan garela ahaztuta, eta, gogoan izanda ere, egungoak baino hobeak ginela sinetsita, garai horri buruz orokorrean ikuspegi ezkorra dugu jendartean. Kontrara, Buenok dio nerabezaroa etapa zirraragarria eta beharrezkoa dela, prozesuan haur portaera eta morfologiak atzean uzten direla, eta helduarokoak eskuratu, espeziearen biziraupena bermatuz. Gainera, haur txikienena bezalaxe, nerabeen garuna oso plastikoa omen, eta horri esker, ongi probestuz gero, nerabezaroa bigarren aukera bat izan daiteke ordura arteko urak bideratzeko. Horrela entzunda, ez da, ez, txantxetako kontua.

Antza denez, portaera guztien atzean badago azalpen kimiko, ebolutibo edo biologikoren bat. Egia esatera, hein batean badu lasaigarritik horrek. Baina teilatupe berean adin horretakoren bat duzuenok aski ongi dakizue egunerokoan azalpen hori ez dela beti nahikoa. Pazientzia puska bat izanda ere, istilu gorriak eta ezin ulertuak nahi baino maizago gertatzen dira etxe askotan.

Izan ere, ematen du, izatez, esne-mamitan bizitzeko jaioa dela nerabea. Lagun-taldeaz eta momentuko zaletasunez haratago, maiz beste guztia nagia eta gogo-txarra da. Geure buruari tinko esan behar diogu ongi ari garela, enegarrenez esaten diogunean ate bazterrean botatako motxila bere lekura eraman behar duela, edo eguna joan eta eguna etorri errepikatzen diogunean, arropa zikinak ez duela garbigailurako bidea bakarrik hartuko. Dena emanda gaudenean batez ere, guk geuk egitea askoz ere azkarragoa dela dakigunean.

Elkarbizitza arauen inguruko borrokaz gain, konturatzerako, espero gabekoak gertatzen hasten dira: ispiluaren aurreko orduak, dutxarekiko afizioa, ate itxiak, sarkasmoa maisutasunez praktikan jartzea, purrustak, gurasoekiko auzo-lotsa nabarmena, lagun-taldearen defentsa sutsua… adibide batzuk gogora ekartzearren.

Horiez aparte, dudarik gabe, aipu berezia merezi du gustu musikalaren inguruko belaunaldi arrakalak. Zeren eta, onartu dezadan, atsekabetu egiten naiz norberaren balore kultural eta ideologikoetatik hain urruti dauden musikariak bilakatzen direnean zure ondorengoaren eredu. Gora begiratu eta norbaiti eskatzen diozu, arren, bolada bateko kontua izan dadila eta gure bideek egin dezatela topo berriz, etengabe ez bada ere, noski, tarte batez elkarren ondoan ibiltzeko adina.

Besterik ezean, gorabeheraz beteriko garai ero horrek arrasto negatibo handiegirik ez uztea desio duzu, «aldanondo» heziketa moduarekin egindakoak fruitu eztia emango duelako esperantzan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.