Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Zorion-zorion

Iraia Etxebeste Madariaga
2024/12/20

Bukatzear da 2024.a ere. Arlo guztietako gertakarien errepasoa han-hemenka eta rankinak bata bestearen segidan. Maila pertsonalean, berriz, klasiko bat da urtearen balorazioa egitea, norberaren golkorako bederen, eta baita urte berriari aurrekoan eskas samar geratutakoak eskatzea ere. Eskakizun horiek ez dira oso originalak izango segur aski, eta gehiegi okertzeko beldurrik gabe, nago urte berriaren, eta orokorrean, bizitzaren xedea zoriontsu izatea dela gehientsuenontzat.

Zer da, ordea, zoriontasuna? Eta nola lortu aldarte preziatu hori? Galdera horri denetariko erantzunak eman izan dizkiote hainbat pentsalarik eta doktrinak historian zehar, eta baieztapen andana zerrendatu nezake, batzuk nire ikuspegiarekin lerratuak, eta beste asko ez batere. Esate baterako, Socratesek zioen zoriontasunaren sekretua ez dagoela gehiago bilatze horretan, baizik eta gutxiagorekin gozatzeko gaitasuna garatzean. Budismoaren arabera, aldiz, zoriontasuna helburu bat lortzeko bidean pertsonak bizitako esperientzia aberasgarri horietan dago; izan ere, behin desira lortuta, gogobetetze sentsazioa oso laburra da.

Egun, kapitalismoak erosteko ahalmenarekin lotarazten du zoriontasuna, kreditu txartela atera, eta arropa, bitxi, bidaia, eta abar saskiratzeak ematen duen dopamina dosiarekin. Hein handi batean horrekin lotuta, indibidualismoa puri-purian dago: bakoitzaren apetak betetzea da lehentasuna; erne, beti ere albokoari kalterik eragin gabe; baina edonola ere, bakoitza bere zoroan.

Kalean galdetuz gero, ordea, ongizate iraunkorra sentitzeko premisak harreman sare ona, autoestimua, osasuna… direla jasoko genituzke erantzunen artean, segur aski. Badirudi, ordea, ekibokaturik gaudela, eta autokontrola dela ezaugarririk garrantzitsuena. Izan ere, Dunedin ikerketa ezagunak ondorioztatu zuen norbere burua kontrolatzeko gaitasunak —inpultsiboa ez izateak— sekulako garrantzia duela arlo sozial eta profesionalean bizitza arrakastatsua (zorionekoa) izateko. Beste modu batera esanda, ezinbestekoa omen da momentuko sariari uko egiteko gaitasuna izatea, aurrerago etor litekeen onura handiago baten mesedetan.

Izan modu batera edo bestera, argi dago denok nahi dugula zoriona, eta pozik bizitzeko guretzat garrantzitsua zer den aise samar identifikatzen dugula. Ez dakidana da, egia esan, jendeak zoriontsu ote den galdetzen dion bere buruari, edo bizitza elkarren segidako egun-hurrenkera gisa bizi duen, egunerokoak erdi irentsirik, urtearen bukaeran egun onen aldeko balantzak irabaziko duelakoan, konforme-edo. Agian, beste kezkarik ez dutenen kontua da zoriontasunaz hausnartzea, eta baliteke, Anarik dioen gisan, zorionekoak ote garen galdetzea melankolia burgesaren beste adibide bat besterik ez izatea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.