Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Barniz geruzaren teoria

Iraia Etxebeste Madariaga
2024/03/12

Estreinako aldia dut orriotan gaur, eta badirudi idaztea baino zailagoa dela zeri buruz jardun erabakitzea. Entrega-epea gero eta gertuago eta larritasuna akuilu, nire interesak arakatzen hasi, eta, besteak beste, barniz geruzaren teoria azaltzen duen liburuarekin egin nuen topo. Eta irentsi nuen liburua, giza harremanen, portaeren eta elkarbizitzaren bueltan sortutako poz, dezepzio, maitasun, gorroto, min eta biolentziaz ari delako; ni txunditzen nauen unibertsoaz eta bertan sortzen diren korapiloez, hain justu.

Tituluan aipatu hipotesiak dioenez, zibilizazioa ez da gizakiaren berezko izate basatia tapatzen duen barniz kapa fina besterik, eta hortaz, azkazalarekin zertxobait harraskatuz gero, ageri-agerian geratzen da gure alderdi anker eta bihozgabea. Kontrara, Rousseuak zioen izatez onbera dela gizakia, eta gizarteratzearekin batera okertu zela dena.

Iritziak iritzi, egiari zor, badirudi gero eta zailagoa dela gizakia ona dela pentsatzea. Izan ere, historian zehar gertakari askoren bertsio faltsua kontatu zaigu berariaz edo boteredunen zabarkeriaz (kazetari, politikari, polizia…). Era berean, asmatutako hainbat gertakariren errelatoa jaso dugu eta, zoritxarrez, telebista piztu eta elkarren segidan datozen egiazko krimen horiek salbuespena direla azpimarratzea ahazten zaie. Horrela bada, horiek guztiek eragin dute berezko ankerkeriaren ideia sinesmen kolektiboan txertatzea eta gainbehera goazela sinestaraztea. Nozebo efektua gerta daiteke horrela: besteengan ziurtzat jotzen duzuna egia bihurtzea azkenean.

Milaka gertakari bortitz badirela ezbaian jarri gabe, eta esan gabe doa, horiek zuritzeko asmotik oso urrun, uste dut gizakiak baduela ongirako joera, eta horrenbestez, gaiztotasuna ez dela ohikoa, eta badirela baieztapen hori indartzen duten hamaika gertaera eta esprimentu.

Adibide gisa, Eulien ugazaba nobela. Goldingek frogatu zuen zenbateko krudelkeriaz jokatu zezakeen gizakiak, nolakoak diren umeak «benetan». Milioika ale saldu ziren mundu osoan barna. Fikziozko nobela da. Kurioski, hamarkada bat geroago, Aka irlan antzerako gertaera bat jazo zen, benetakoa. Sei gaztetxok, naufragio baten ondoren, urtebetez biziraun zuten, elkarlana eta adiskidetasuna oinarri. Ia inork ez du istorio horren berri.

Ziur asko hori gertatzen da ia beti. Beste modu batera esanda, egoerarik gogorrenean gizon-emakumeen jokaera solidario eta erresilienteena azalaratzen da. Horretan nabarmen huts egiten duena boteredunen estamentua da: eskrupulurik edo errukirik gabeko izaki beldurgarriak, Hobbesek (Britainiar filosofoa, 1588-1679) Leviatanak deitzen zituen horiexek.

Behin lagun batek esan zidan deigarria zitzaiola ikustea nola harritzen nintzen jendearen gaiztotasunarekin. Bistan da barniz geruza hori oso lodi antzematen dudala. Iraun diezadala luzaroan ingurukoen onena ikusteko gaitasunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.