Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Zein istorio nahi zenuke historiara pasatzea?

Iraitz Mateo Gogorza
2024/07/11

Zein istorio nahi zenuke historiara pasatzea? Galdera hori egin zion bere buruari Metrokoadroka kolektiboak, eta galdera horretatik abiatuz, edo galdera horretara iristerakoan sortu zuten Artxibo biluzia antzerki obra, eta baita sormen prozesuari loturiko liburuxka ere. (Zinez gomendagarriak, bide batez).

Joan Mari Torrealdai, Euskaldunon Egunkaria-ren administrazio kontseiluko lehendakaria atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbaezinak eraman zituen. «Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki», kontatuko zuen Torrealdaik gerorago.

Eszena horrek inspiratuta-edo sortu zuten Metrokoadrokako lagunek beraien pieza eszenikoa. Eta horretarako, hasieran aipaturiko galdera errepikatu zuten sorkuntza prozesuan behin eta berriro: zein istorio nahi zenuke historiara pasatzea?

Argitaratu berri duten liburuxkaren zati horian, hainbat herritarrek galdera horri emandako erantzunak bildu dituzte, adibideekin bi aldeetatik zabaltzen da hitzez beteriko kartulina, istorio bakoitzak parekoa besarkatzen duenaren forma hartzen diot nik. Kontatzen hasi naiz eta historiarako 200 hazi baino gehiago daude. Ausaz aukeratutako zenbait dira hauek: Nire amona Rogelia Vidalesek kamioien gidabaimena atera zuen 1950eko hamarkadan / Hernaniko manelorena / Perretxikotara joaten ginenean familia osoa eta La Piara ‘foie grass’ bokata eder bat jaten genuenekoa / Gure aitak nola atera zuen ‘Sarriren narrazioak’ liburuaren originala kartzelatik matematikako apunteen artean / Gerrak sorrarazten digun lotsari buruzko bat.

Askok dute epikotasunetik, hizki larriz idatzitako gatazkaren uneren batetik, baita keinu xumeenaren indarretik ere beste batzuk; eta gehienak daude testuinguru jakin bati lotuta. Gure belaunaldiak zein istorio eta zein historia utziko dio hurrengo belaunaldiari?

Gu guztia asmatuta zegoenean jaio ginen mundura, ikastolak, hedabideak, eragileak… Ez ditugu lehen pertsonan bizi astearteroko atxiloketak, barrikadak eta Euskal Herri osoak gogoraraziko digun mobilizazio jendetsu hura. Guk ez ditugu lehen pertsonan bizi alderdien legez kanporatzeak, guk ez ditugu futbolariak txalotu ikurrinarekin zelaira ateratzeagatik, guk ez dugu Bizkarsoroko arbelean zigorturik deus idatzi edota bidea urratzeko emakumeek sortutako ezkutuko bilkuretan parte hartu. Epikoa eta itxuraz iraultzailea zen garaiaren ondorengoak gara gu. Guztia asmatu zutenen ilobak gara, eta herentzian beren bete gabeko ametsen motxila ere jaso dugu.

Hizki larriz idatzitako guztiaren ondorengoak izanagatik ere, izango dugu ba zer kontatua. Edo hala pentsatu nahi dut behintzat, eraikitzea, epika tarteko, beti delako erakargarriagoa eraikitako hori bizirik mantentzea baino. Eta zer esanik ez bizirik mantentzea baino zaintzea bada helburua. Zaintzea iraultzailea izanagatik, oraindik ez delako ez epiko ez heroiko. 

Galdera egin zidatenetik igaro dira hilabete batzuk, eta buruari lasaitasun pixka bat ematen diodan uneetan oihartzun egiten dit galderak barnean. Ez dut erantzun garbirik aurkitu, adibide asko bururatzen zaizkit, baina bene-benetan zer nahi genuke historiara pasatzea? 

Dokumentuak zirriborratzen jarraitu beharko dut, eta akaso, inoiz entzun nahi gaituen norbait topatuz gero, pasatuko dut garbira, denborarik badut

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.