Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hau ere bagara

Iraitz Mateo Gogorza
2024/12/12

Gabon iragarkiek, adostu gabeko eginbehar sozialek edota ordaindu nahi ez genituzkeen Gabonetako argiek gorputzaldi berezi bat sortu ohi dute abendua iristearekin batera. Ez naiz familiako bazkarietako, lagunarteko opari ezkutuetako edota herrira itzultzean nerabetan bizitako maitasun istorioaren berragerpenaren ifrentzua kontatzen ahaleginduko; badakigu zenbat tranpa dituzten igande arratsaldeetako filmek. Daitort, igande euritsu batzuetan mantapean prefabrikatutako zoriontasun horri so ere egon izan naiz, horrelakoxe kutre.

Atzera begiratzea ere ohiko joera bat izaten da data hauetan, eta, izatez, joera interesgarri bezain beharrezkoa iruditzen zait. Baina izan garenaren  —eta garenaren— eta performatzen dugunaren artean amildegia dago. Laster abiatuko gara Instagramean 2024ko argazki bildumak egiten, Xrekin mendira joan ginenekoak, afari goxo bat Aren etxean lagunez inguraturik, astearte batez arau sozialen presioa kendu eta Mrekin batera mozkortu zinenekoa, J. U. H. eta beste hainbeste jende listoren liburu txatalak, hitzaldi bat Srekin, opari berezi bat Kri, iluntze bat paseoan Erekin…

Ez da gezurra, hori izan gara, baina batez ere hori —eta horrelakoak— izan garela erakutsi nahi diogu inguruari. Fikziozko bizitzak azken batean. Jasone Osorori Arrakasta liburuan zera azpimarratu nion: «Bizitzak ez zidan behar nuena ematen. Fikzioak bai. Oso txikitan jabetu nintzen fikzioa dela egia babesten duena».

Eta nago, batzuetan ez ote dugun gure bizitza fikzionatzen egia babesteko, gu ere bagaren hori ezkutatzeko, edota behintzat, makillatzeko. Zergatik den beti bizitzaren alde bera erakusten duguna, guk geuk eta ingurukoek sinesteraino.

«Dirdirak norbera itsutu dezake, baina baita ingurukoak ere», esaten du liburu berean Itziar Ituñok. Sarritan ez ote ditugun plastikozko distirak janzten barrutik pijama eta gaizki egindako motots bat badugu ere, ingurukoak gure dirdirarekin itsutzeko.

Baina gogora dezagun ere gure alde ez hain ona. Kutreak ere bagara. Izan gara iluntzean lanetik etorri eta mahaian plater bero bat prestatu digunari erantzun txarra eman diogunak; izan gara iritzi zutabe txar eta mamirik gabeak idatzi ditugunak, eta propioki zabaldu ez ditugunak; izan gara magrebiar bat kalean atzetik sumatu eta eskuak poltsikoan sartu ditugunak; izan gara eseri eta hitz egiteko beldurrak paralizatuta lagun bat galdutzat eman dugunak; izan gara aspaldi egindako plan batera joan ez garenak hilekoaren mina dugula esanez, aski ausardiarik ez dugulako bildu ez dugula gogorik esateko; izan gara mendeku gosez-edo norbaitek erosi berri duen izozkiko lehen bola lurrera erortzea opa izan dugunak.

Batzuetan hobeak izan nahi dugu, eta elkar hobetzea bizirauteko estrategiarik eraginkorrena delakoan nago. Onartu egin beharko nauzu, ni horrelakoa naiz iraungitako aitzakia bihurtu baita niretzat behintzat, norberaren esentzia defendatze horren atzean, indar eraldatzaileari beldur izatearen usaina dago maizegi. Ez dugu besteengatik garena aldatuko, baina aldaketa batzuk hoberako izan daitezkeela ere ez dezagun ukatu.

Momentuz, brilli-brilliz jantzitako filtroen atzean, txarrak, gaiztoak eta kutreak izan garela ere erakutsi dezagun. Beti guztia ez baita bikaintasuna. Aurtengoan ere ez gara izan onenak agian, baina horiek ere bagara. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.