Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Txori bat

Iraitz Mateo Gogorza
2024/03/01

Ez dakit inork gustuko dituen despedidak —eta ez naiz gero eta modago dauden ezkontzen aurreko parrandaz ari—, niri deseroso sentiarazten naute. Sarritan hitz egin dugu lagun artean nolatan ez diguten gertuko norbaiten heriotzerako inoiz prestatu, derrigorrez gertatuko zaigun zerbait tabu bihurtzeak dakartzan ondorioez eta abarrez. Baina esango nuke agur esaten ere ez digutela irakatsi, despedidek ez dute zertan dramarako lehengai izan, baina niri kosta egiten zait testuinguru horretan kokatzea, eta batez ere, gorputza izaten dut soberan.

Orri zuriaren aurreko esperimentu hau despedida batean abiatu zen, batzuen besarkaden, besteen malkoen, eta nire zeittendaholakomomentutan-en artean. Oiartzun-Sevilla konexioa mantentzeko hamaika modu egon daitezke, eta horiek praktikan jartzen saiatzen gabiltza koadrilan, baina nahi genuen bestelako konexio bat. Orriotan aste berdinean tokatzen zaigu gure aletxoa jartzea, eta hemen ere konexioren bat egitea zen proposamena. Irudia bidaliko zidan berak, eta nik hitzak jartzen asmatzeko ahalegina egingo nuela eman nion hitz. Larunbatetako hizketagaiei heltzeko bide bat zela sentituko zuen gorputzak akaso, baina hori atera zitzaigun, ziurrenik agur ez esatearen ondorioz.

WhatsAppeko andaluz azentuko ahots mezu bat, eta argazki bat iritsi zaizkit aste honetan mugikorrera. Berak bere zatia betea zuen, nire txanda da orain. Argazkiaren deskribapena egin, eta gogoetaren bat utzi nahi nizun orrialde honetan, irakurle; baina ezin. Jo zazu zuzenean argazki kolaboraziora. Izan ere, hasi nintzen itsasoarekin, txoriarekin, hodeiekin, goitik begira ari den txoria nor den, ur tanta bat besterik ez garela plastikozko ozeanoan… eta beste hamaika metafora bilatzen. Baina argazkiaren deskribapenak huts egiten zidan, ez nekien «txori bat» baino gehiago zehazten. Eta zer pentsatua eman zidan.

A plana ingurukoei zein txori zen galdetzea zen, seguru edonork ezagutuko dituela gure faunako izen guztiak, bakoitzaren ibilera eta migrazioak. Nik bat ere ez. Interneten bilatzea ere izan zitekeen beste aukera bat, eta nola bilatu edota nola galdetu pentsatzen ari nintzela etorri zitzaizkidan lotsaren eta amorruaren sentipenak.

Lotsa ezezagutzarengatik, nire burua engainatu nahi izan nuen kostaldekoa ez naizenaren justifikazioarekin, baina mendiko txoriak ere ez nituzke ezagutuko, ezta kalekoak ere, Donostiako uso lotsagabe zikin batzuk salbu. Eta penatu nintzen, jakintza hori galdu dudalakoan, inoiz interesik jarri ez eta azkenerako, ez dakit zenbat termino teoriko jakin bai, baina gure inguruan dagoena ezin dudalako izendatu. Gauza bera gertatzen zait zuhaitzekin, loreekin, mendiekin…

Inguratzen gaituen natura nola izendatu jakiteko zein liburutara jo beharko nukeen aztertzen hasi nintzen, gure herriari zuzenki loturik badagoen Googleatzen. Baina ohartu nintzen, akaso ez dugula guztiok guztiaz jakin behar, orojakiletasuna maiz bizitzarekin talkan dagoela, eta zintzoena ezjakintasuna onartzea dela sarritan.

Jakin-mina garrantzitsua da, baina jakin beharra arriskutsua izan daiteke. Bilaketan ari nintzela konturatu naiz ez dugula zertan beti liburuetara jo. Ingurukoei galdetu, eta batez ere, belaunaldi ezberdinetako herrikideei gehiago entzun beharko genieke. Akaso gutxiago irakurri eta gehiago entzun behar dugu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.