Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Kuku!

Eider Perez Adeletx
2021/07/05

Herriko haur, gazte eta helduen artean margotu genuen zebrabide koloretsua inauguratua gelditu zen ekainaren 26an, Oarsoaldea osoari txirrindaz bira eman genion goizean. Hain basikoa den ekintza batek, asko suposa dezake eta suposatzea nahi dugu. Aldarrikapen bat lurreratu dugu: herri erdian, etorbide nagusian, elizaren aurrean, gure eskuekin eta mezu potoloz beteta.

Zebrabidea margotzeko deialdia jaso genuenean iruzkin batzuk jaso genituen sare sozialetan. Eta artaburu batek galdetu zuen intentzio txarrez:

— Eta, orain, heteroak nondik pasako gara?
Eta señora batek argi erantzun zion:
— Tolerantziaren bidetik.

Zaska!

Harrotasuna eguneroko kontua da, egunero harrotzen gara. Zis-hetero-norma ez da gorputzak eman dezakeen forma bakarra. Eta ez dugu gure izana egun bakarrean aldarrikatu nahi. Babesa da nahi duguna, erasoek erantzuna jasotzea eta gure bizitzek ere lekua izatea gure auzoetan. Ez dugu pride eredu kapitalista nahi, horrekin ez da deus konponduko, gayfriendly bihurtu den sistemak argi erakusten du bazterrean nahi gaituztela: ondo, baina molestatu gabe, ezta? Ba ez gaude prest horrela bizitzeko. Behera botere hegemonikoa! Sistema kukuestionatu! Kukurioseatu! Kukuleroak gora eta ez ezkukutatu! Bizitza laburra da guztiz heteroa izateko, egin kasu.

Zer da normala? Zergatik dugu aldarrikatzeko beharra? Zer da norma? Normal, norma anormala delako. Zer da anormala? Ni naiz normala? Normarik ez egotea litzake normala, edo, agian, ezer ez da normala.

Maite Berriozabalek Bizkaiko Hitza-n idatzitako artikulu batean esaldi hauek bildu zituen: «Unairen neskak lesbiana dirudi, baina Unairen neska denez, ba ez da izango, edo ez dakit, arraroa da». «Niri super ondo iruditzen zait sexu askapena eta hori guztia, baina denok ez daukagu askatzeko behar hori». «Asko pozten naiz armairutik atera delako, baina derrigorra da pluma hori guztia?». Eta, «zuk zer, arraia eta haragia, denetik nahi duzu?». Ba bai, nahikoa da! Utzi bakean, utzi izaten.

Plazerra forma bakarrekoa da askotan. Eta hori kuestionatzea deserosoa. Jarri nork bere burua zalantzan, hortik loratzen direlako izate ederrenak. Eta oraindik ere aldarrikatzen jarraitzen badugu, oraindik ere kuestionatzeko kontu gehiago falta direlako izango da.

Harro bira bat eman diogu Orasoaldeari. Harrobi bat sortu dugu. Harro bizitzeko. Bizikletako pedalei eragin. Indar asko dugu emateko, maitasun asko jasotzeko. Jarraitu kuestionatzen, jarraitu eraldatzen.

Orain arte Oarsoaldean egin diren transbollomarika topaketengatik (gora garai batean Zamalbiden izan ziren topaketak!), haiengatik, sexilioan gaudenengatik, gure herrietan garen bezala bizi nahi dugunongatik! Bollerak, marikak, transak, bibolloak, biak, queerrak, zareten izate eder horri biba! Helmugara iritsi ginen, zorionak! Eta laster arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.