Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Zirimiria

Urko Etxebeste Petrirena
2024/11/29

Azkenaldian maiz entzun eta irakurri ditut zirimiriarekin harremana duten esaldiak. Eguraldiarekin edo meteorologiarekin harremana ez duten zentzuarekin, gainera. Omen, ideia bat, tesi bat, edo dena delakoa ezin denean era zuzenean eta tupustean zabaldu, zirimiriak berezko duen pertseberantziarekin eta patxadarekin jardun daiteke horien lanketarekin. Erauntsiak sortu beharrean, mara-mara zabaldu behar dira nahi diren horiek. Inor deseroso edo gaindituta senti ez dadin, beharbada zeharkako bideak hautatzean datza gauzen nolakotasuna besteen artean barneratzeko teknika horrek. Apalean, baina gelditu gabe. Bustitzen dela konturatu gabe. 

Euskararen gaian zalantzak ditut. Erauntsia, ala zirimiria? Edo biak tarteka? Agian, bietako bat ere ez? Esan nahi dut, eta betiere erabilerari lotuta: euskaraz dakien jendeari mezu apokaliptiko eta barrenak mugiarazten dituzten horietakoak bidali behar zaizkio hizkuntza erabil dezan, lepotik hartu eta «euskaraz hitz egin demontre!» trazakoak? Edo ura erreketan antzera, lasai-lasai doakiola euskal komunitateari mezua trankil ibil dadila, ondo ari garela, pazientzia kontua besterik ez dela euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortzea.

Euskaraz bizitzea. Esaldi biribila. Gurean, oraindik ere, ia ezinezkoa. Datuek esaten dute inoizko euskaldun kopururik handiena dela gurean, Euskal Herrian, eta Oarsoaldeko nahiz Bidasoko herrietan. Erabileran dago kezka, askok jakin arren, behar bezain bestek ez dutelako erabiltzen hizkuntza. Euskaraz bizitzetik hurbilago izateko erakundeek, udalek bertako kasuan, araudiak, planak, irizpideak eta bestelakoak dituzte; horien kontrako oldarraldia abian da, ordea, epaitegietatik. Euskaraz bizitzearen kontrako erabakien zirimiriaren zati bat baino besterik ez da hori. Epaileen erabaki horien kontra tokian tokiko erantzunak ematen bai, baina oldarraldiari euskaldunek hizkuntza etenik gabe ahoan izanda ere erantzungo baliote? Hau da, zirimiriaren kontzeptua pankartetatik harago, egunerokoan aplikatuko balute euskara dakitenek, euskaraz bizi ahal izateko tantaz tantako bizimodua ezarrita?

Erakundeak, euskaltegiak, ikastetxeak, euskara elkarteak, hedabideak, askotariko eragileak, norbanako asko eta asko… Asko gara. Euskararen normalizazioak eskatzen dituen egiturak baditugu, horietan bihotz asko ari dira lanean eta jardunean. Aintzat hartu behar da horiek guztiak euskararen alde egiten ari diren zirimiri lana. Baina hizkuntzak bihotzetik ahora egiten ez badu, gurea ez den zirimiriak harrapatuko gaitu, ohartu gabe ere beste interes batzuen euri txikiak blaituko gaitu. Zirimiriak sortzen dezente onak bagara ere, badirelako bestelako tantak egunero barreiatzen dituztenak, eta agian jakin gabe, gu geu beste zirimiri batzuen eraginpean izan gintezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.