Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Denbora

Iraitz Mateo Gogorza
2023/12/08

Ez nuen fomo hitza ezagutzen, baina azken boladan bati baino gehiagori irakurri diot, eta gizarteak, baina batez ere gure belaunaldiak pairatzen duen sindromea omen da. Nik ere Googleatu egin behar izan nuen, eta honatx definizioa (hala moduz itzulia): «Patologia psikologiko bat da. Beste batzuek esperientzia pozgarriak izan ditzaketelako eta norbera esperientzia horietatik kanpo geratzeko presio orokortua».

Zerbait interesgarria galtzearen beldurra, alegia, eta batez ere besteek bizitzea eta norberak ez bizitzearen beldurra. Sare sozialek hori areagotzen dutela diote zenbait ikerketek, nik zalantza dut, ordea, horrekin, uste dut batzuetan ez egonda ere, sare sozialetan ikusten denarekin imajina dezakegula gertatutakoa. Gainesposizioa, entzun nuen podcast batean. Baina hori beste upel bateko sagardoa da, beste batean dastatuko dugu, akaso.

Nik ere pairatzen dut fomoa, hala uste dut behintzat. Eta bada udazkenarekin batera urtero areagotzen zaidan antzeko sindrome bat. Sormenerako urtaro oparoa izaten omen da udazkena, baina uzta jaso eta banatzeko ere hala dela dirudi. Post-it batekin hasi nintzen lehendabizi, agendako orri batera igaro nintzen gero, eta azkenerako, mugikorreko oharretan dut zerrenda, eta ohe ondoko armairuan Pisako dorrea. Liburuekin osatutako dorreak, ikusi beharreko filmak, bisitatu beharreko museo esperimentalak, hartu beharreko antzokietarako sarrerak, sarean bi asteko atzerapenarekin ikusteko bertso saioak, ezagutu ere egiten ez ditudan musika taldeak, jende interesgarriak hitz egiten duen podcastak… Eta hauek entzuteko astia eta gogoa duten lagunak, ondoren guztiaz hitz egiteko.

Eta zerrenda luzatzen joateak halako antsietate bat sortzen du niregan, baina ezin diot zerrendan izenburuak gehitzeari utzi, eta aldi berean oso mantso doa zerrendatik izenburuak ezabatzeko erritmoa. Ezinegona sortzen dit horrek, eta haserretzen naiz nire buruarekin, guztiz produkzioaren sistemak irensten nau halakoetan, egin, egin eta egitearen gurpil geldiezinak. Baina nire ezinegon pertsonala kolektiboa ere badela ziurtatzen dut tarteka kaferen baten bueltan zenbait kiderekin, eta eskerrak.

Duela pare bat aste irakurri nion Gotzon Barandiarani: «Kulturzaleak sortzea da oraintxe Euskal Herriko kulturgintzaren erronka». Eta eman zidan zer pentsatua, baita ondorengo pare bat elkarrizketetan kutur-zerrendak egin eta sortutako desirak ezin betetzearen inguruan izandako hizketaldiek ere. Askok belaunaldi berriak interpelatzen gaituzte, baina sarritan ahazten zaigulakoan nago transmisioarena bi norantzako harremana dela; jasotzeko eman egin behar da, eta emateko jasotzeko prest egon behar da. Baina nago ez dela dugun arazo nagusia belaunaldi berriena. Hamaika hari punta dituen mataza izango da hau.
Ni ere, nire xumean saiatu izan naiz irudikatzen nondik eta nola sortu beharko liratekeen kulturzaleak herri honetan, sinetsita nagoelako kulturak ezarriko digula herri bat eraikitzeko zoru eta zeru kolektibo bat, baina ez dakit nondik hasi beharko genukeen ere. Herri honetako kulturgile, kulturzale eta pentsalari finengan erabat sinetsita, beraiengan utziko dut etxeko lan hau.

Eskakizun bakar bat dut abenduan sartu garen honetan, Durangok eta Gabonetako oparientzako ideiek zerrendak osatzen dituzten honetan. Nire fomo partikularra gutxitzeko balioko didalakoan bederen, nik denbora nahi dut, Olentzero.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.