Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hitzak aski al dira?

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2019/09/20

Lehengo hilean, xanistebanen aurretik, Oiartzungo udaletxeko areto nagusian omenaldi hunkigarri batean izan ginen. 1936ko uztailaren 27an frankistak herrian sartu eta atxilotu egin zituzten alkatea eta zazpi zinegotziak, eta haien ondorengoek hitza hartu zuten bakoitzak bere ikuspegitik gertakizun haren inguruan aritzeko. Eskertzekoa benetan!

Lekukotza guztiak ezberdinak izan ziren. Batzuk, haien seme-alabak izaki, auzoan jaso zuten laguntza eskertzen aritu ziren, edo hura guztia nola bizi izan zuten kontatzen. Beste batzuk gertakizunak oroitzeko eta horien inguruan hausnartzeko, edo gerra ondorenean familiak egindako ibilbidea errepasatzeko baliatu zuten. Orduko eta gaurko egoeraren salaketa egin zuen beste batek. Ekitaldian zehar izan zen musika ederrik eta baita ekintza sinbolikorik ere; izan ere, Feliziano Beldarrain alkatea erbestera joan baitzen Agirreren Jaurlaritzak egindako Igarobidearekin, eta haren semeak, Jon Beldarrainek, Oiartzungo omenaldia aprobetxatu zuen agiri hura Oiartzungo Udalari emateko.

Aretotik atera nintzenetik hitz bat dabilkit bueltaka: gorrotoa. Batek baino gehiagok esan zuen errepresio latz haren ondorengo urte luzeetan etxean ez zutela gorrotorik jaso; salatzaileak, hau da frankistak, eta galtzaileen ondorengoak harmonia onean bizi izan zirela, elkarri inolako esparik gabe.
Eta jakina, ezinbesteko galdera, nola da hori posible?

Ez al ditugu, askotan, iraganeko ikaragarrikeriak, horiek dakarten sufrimendua eta eragiten dituzten ondorioak testuingururik gabekoak balira bezala epaitzen? Jakina izan arren, ahaztu egiten dugu estatu kolpe horren ondorengo 40 urteko diktadurak eta errepresio gogorrak beldurra erein zuela galtzaileen etxeetan. Izua hezur muinetara sartuta, Galeanok zioen bezala beldurrak ahoa lehortzen baitu, isiltasuna nagusitu zen, eta ez zuten deus ere kontatu; eginahalak egin zituzten beren ondorengoek ez zezaten haiek pasatako penitentziarik ezagutu. Azken batean min horren eragileak garaile ziren, eta hortaz, haien eskutan zegoen bai beren bizitza baita beren ondorengoena ere. Bizitzen jarraitu zuten, eta ahal zuten hobekien lurperatu zituzten mina eta amorrua.

Ez da harritzekoa, beraz, gorrotorik ez transmititu izana. Nire susmoa da, halere, kanpoak eragin digun minaren ondorioz dugun gorroto hori geure buruaren aurkako gorroto bihurtzen ahal dela, eta horrela, geure burua bestelako egiteko ahaleginean, lehen ginena izateari utzi egingo diogu garen hori ukatzeraino. Biziraupenaren izenean, eta ondorengoek horrelakorik pasa ez dezaten beste zerbait izaten saiatuko gara.
Ageriko gorrotorik ez, baina ukazioa eta galera, isiltasuna eta ezina izan zuten. Lur lehorrean ezin da deus ere erein, eta irudipena dut horrelako egoeran bizi izan zirela galtzaileen seme-alabak, nolabaiteko antzutasunean. Ezintasun horrekin bizi daiteke, jakina, baina bizitza hori pobreagoa izango da. Badirudi, belaunaldi horrek, ukazioaren oinordekoak izaki, bere burua sakrifikatu zuela guri izaten segitzeko erantzukizuna emanez. Ez dugu lan makala!

Orain, hori guztia beren gorputzean eta ariman bizi zuten ia guztiak hil direnean, memoria osatzeko gorpuzkin batzuekin batera hainbat gertakizun azaleratzen ari direnean, hasi gara orduko kontuak entzuten. Orduko hitzak oraingo ahotsez; orduko hitzak gaurko ikuspegiaren galbahetik pasatuta, gaurko pertsonentzat, gaurko baliabideekin, gaurko belarriekin.

Are gehiago, orduz geroztik pasatako guztiak, ezinbestean, kutsatu egingo du gaurko kontakizuna. Nolako narrazioa izango genukeen garai hartan hitz egiterik izan balute? Zer transmititu eta irakatsiko ziguketen? Galdera horiei erantzuterik ez dagoen arren, pentsatzen dut hori guztia gogoan izatea nahitaezkoa dela.

Ez, ez dut uste hitzak aski direnik, baina hori besterik ez dugu: hitzak eta keinuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.