Oiartzuar talde batek sagardoa egiteko prozesua hasi berri du. Bi helburu izango dituzte. Alde batetik, herriko eragileentzako sagardoa ekoiztea. Bestetik, haur eta gazteek ikas dezaten nola egiten den sagardoa.
Areto futboleko taldeek gaur arratsaldean hasiko dute Gipuzkoako Kopa. Nesken hirugarren taldeak ere asteburu honetan hasiko du denboraldia.
Herenegun, Astigarragako garaje komunitario batetik lapurtutako motozikleta baten giltzak atzeman dizkiote, eta hori dela eta, atxilo eraman dute Ertzain etxera lapurreta egotzita.
Pasai Donibaneko Gaztelekua berritu dute eta atzo geroztik zabalik ditu ateak, Donibaneko nerabeen topagunea izaten jarraitzeko. Aurten ostegunetan ere joateko aukera izango da.
Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte Ugaldetxoko 'sanmigelak'. Aurten, gainera, goitibeheren ohitura bueltatuko da Txipitoko maldara.
Nikolas Urdanpilleta gurutzetarrak omenaldia jaso du, auzoari egindako ekarpenagatik. Batez ere, antzerkian gailendu da, eta auzoko festei erreferentzialtasun hori eman zioten.
Gau Beltza edota 'Halloween', izango dute bihar hizpide Eibarko Markeskoa Jauregian. Euskal Herriko zenbait kultur eragile bilduko dira, Gau Beltza antolatzeko oinarri teoriko eta praktikoak adostu eta partekatzeko.
Zumaian jokatuko da final zortzirenetako saioa, igande arratsaldean. Beste bost bertsolarirekin batera arituko da, nor baino nor, oiartzuarra.
Kurkubi indartsu dago. Horren seinale da sasoi berrian bost taldek osatuko dutela Lezoko saskibaloi klubaren egitura. Emakumeen Senior taldea ere badute.
Matxura garrantzitsu bat dela eta, Fanderiako igogailua urriaren erdialdera arte zerbitzuz kanpo izango da.