Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Ez daitezela hariak eten

2022/01/20
Arantxa Urbe Irazusta

Urruneko autobus geltokian ezagutu eta ohartu ginenerako, gure artean zen gizona. Euskaraz ari ginen galdetu zigun. Oroimenaren sakonenetik hainbat hitz esaten hasi zitzaigun. Amak txikitan esandako hitzak esnarazi omen genizkion. Zirrarari ozta-ozta eutsirik, kontatu zigun ama Lizarraldekoa zuela, Nafarroatik Uruguaira joana gaztetan. Hantxe sortua zela bera, eta, amaren gisan, Uruguaitik Kanadara egin zuela bizitza hobeago baten bila. Euskarak lotu gintuen berehala. Azken finean, guztiak ginen arrotz, urrunekoak, hona eta hara zebilen jende andanaren erdian.

Eguna gurekin pasa zezakeen galdetu zigun. Baietz esan genion, noski. Eta handik aurrera bizitza-ikaspen eder horietako bat jasotzen hasi ginen.

Gaztetan iritsi omen zen helburu bakar eta argi batekin: diru pixka bat egin eta sorterrira itzultzea. Hirurogei urteetara arrimatzen ari zen gizon handi hark malkoen bezperetan zioen lanpostu on bat izan zuela eta bere helburua betetzeko pare bat urte falta zitzaizkiola, behatz puntekin ukitzen zuela ja hainbeste urtetan ondu zuen ametsa: etxera itzultzea.

Tarteka euskarazko hitzen bat etortzen zitzaion, amari entzundako kantaren bat eta esanahiaz galdetzen zigun. Amarekiko, euskararekiko, Euskal Herriarekiko hariak erakutsi zizkigun gure begiz ikustera arte, ia. Uruguaira lotzen zuen hariak nola tira egiten zion nabari zen. Horren guztiaren ondoan, ordea, deigarria egin zitzaigun bizitzaren zati handiena, gaztetako eta helduaroko urte mordoska, nola orri huts bat balitzan pasatu zuen, helburua betetzeko tramite hutsa balitz bezala.

Konfiantza eskuratzen joan ginen neurrian galdetu genion erbesteko urteak bete zituzten lagunengatik, akaso osatu zuen familiarengatik… eta aho zabalik entzun genion kontatzen berariaz antolatu zuela bizitza bere helburuak oztoporik izan ez zezan, garaia iritsita ezerk eta inork ez zezan lotu arrotza izateari sekula utzi ez zion lur hari. Hara tira egingo zion haririk izan ez zedin.

Haririk ez kateatzeko urruneko paraje batean bizi zen, laku baten ondoko etxe txiki batean, bizilagunik gabe. Autoan, alboko eserlekuan, entziklopedia handi bat zeraman hamarkadetan, sekula han inor eser ez zedin. Hala, hari txikienak ere katramila ez zezan, bizitza tarte luze hartan hartzen joan zen neurriak deskribatuz joan zen. Liluragarria egin zitzaigun bizitza-errelato hura. Hunkitu ninduen bakardade kontziente baten istorioa izan zen.

Horregatik, HARIAK nahi ez diren bakardadeei aurre egitea helburu duen estrategiaren berri izan dudanean, tenkatu egin zait aspaldi ezagututako gizon harengana lotzen nauen haria. Ez zait arrotza hautatzen eta hautatzen ez direnen arteko bakardadeen sailkapena.

Galdeketa egin dute herrian: 55 urtetik gorako hamar lagunetik 4k diote desio ez zuten bakardadea sentitu dutela. Bakardade mota horrek, nola ez, emakume eta adindu aurpegiak ditu. Pandemiak, gainera, ez du bakardade mota hori leundu, bistan denez.
Etxeratu ginen garaian antolatu zen Zaintza Sare Publiko Komunitarioak 65 urtetik gorako herritar guztiei egindako telefono deiei esker, arreta emozional jarraia eskatu zuten 125 bizilagun identifikatu zituen. Datuen arabera, Oreretan bizi garen %25 65 urtetik gorakoak gara, 10.000 herrikide, alegia.

Horietako askori maite zituztenekiko hariak eten zitzaizkien, bikotea, lagunak edota emozionalki sostengatzen zituzten pertsonak galdu zituztenean.

Esan gabe doa, bestalde, eraiki dugun herri motak, harreman sareak, bizimoduak, azken batean, nahi ez den bakardadean erortzeko aukerak biderkatzen dituela.

Etxeratze garaiko gauak datozkit gogora. Aukeratu ez genuen bakardade hartan, sare sozialetatik eta hedabideetatik zetorkigun zarata amatatu, leihotik begiratu eta iluntasunean «hemen nago» esaten zidaten argi txikien bila aritzen nintzenekoa. Ez ote gara gai izango argi txiki horiek piztuta mantentzeko, behar duenak «hemen nago» sentitzeko, inor atzean ez uzteko? Hariak ez eteteko?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.