Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

'L'-ak eta eleak

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2019/11/15

Iñaki Segurolari irakurri nion gure arbasoak gu izan ginen haur haiek zirela; alegia, ume haiek ez dira gu, ume haiek gure aurrekoak dira. Ideia bitxia da, orain garenaren eta lehen ginenaren arteko lotura ez baitu izate berak markatzen, beste izate batek baizik. Nolanahi ere, denboraren joanari buruzko pentsamenduak ekarri dizkit ideia horrek. Denboraren joanean, urak esku tartetik bezala alde egiten digu bizitzak, eta maiz, badirudi ez dakigula zer geratzen den. Iturria irekita dagoenean, beti ura eta bizitza dugu, baina ura urritzen hasten denean, eskutako behatzak estutzen ditugu badoan ura gorde nahian bezala.

Hori guztia, noski, jakina eta ezaguna izan da betidanik gizakiarentzat; gaztetasunaren miresmena ez da gaur goizekoa, eta halere, badirudi ustekabean harrapatzen gaituela orainetik iraganera begiratu eta ez garen hori ikusteak. Noiz gertatu da hori? Egunez eguneko aldaketak ez ditugu sumatu ere egiten, eta halako batean, beste bat gara.

Gizakia iraganaren eta etorkizunaren artean harrapatuta dagoen aberea dela esaten da, eta hori bera dela orainean bizitzen uzten ez diguna: iraganaren mina dugu, batetik, eta etorkizunerako grina eta desioa, bestetik. Betiko ezin izan horrek harrapatu izan bagintu bezala, arian-arian, bizitza harilkatzen. Are gordinago: bizitzak norabide edo zentzu bat izan dezan, ezinbestekoa du bukaera; hala ez balitz, zibota lurrean bueltaka bezala ezerezaren inguruan ariko ginatekeen.

Euskal musikari sortzaileen artean bagenituen lau L: Laboa, Lete, Lartzabal eta Lertxundi. Nahiz eta horien artetik hiru ez dauden gure artean, sormenaren iraupenaren inguruan pentsatzeko aukera ematen digute, haien kantu eder eta esanguratsuek gure artean segitzen baitute. Laboak gure iragana eta etorkizuna musikatu zituen jainkozkoa dirudien dohainarekin. Letek gure pentsamenduei hitza jartzeaz gain, kantatu egin zituen. Lartzabalek urrezko ahotsez limurtu gintuen. Eta Lertxundik, besteak beste, beharrezkoa genuen epika musikaz jantzi zuen.

Lau horietatik utzi gintuen lehenbizikoa Imanol Lartzabal izan zen, eta haren bizitza oinarri hartuta idatzi zuen Harkaitz Canok Fakirraren ahotsa. Ederra izan da idazleak Imanolen nortasuna eta bizitza nola kontatu dituen, izan zuen bizitzaren inguruan baloraziorik egin gabe, deus ere konpondu gabe. Canok pertsona eta pertsonaia aurkezten dizkigu eta ez digu eskatzen Imanolekin adiskidetzeko edo haserretzeko; ez digu parte hartzeko esango, eta hala ere, edo horregatik, abeslari bikain hori, bere kontraesanak eta gureak barne, zer tamainatako artista zen sentitzeaz gain, gizakia bera ikusten dugu.

Izan ere, arteak oro har, eta literaturak ere bai, autonomoa behar du eta ez du deusen zerbitzura egon behar, dagokion garaiari buruz garrantzitsua den esangurarik izan nahi badu behintzat. Ez du zertan gizartean gertatzen denaz aritu behar, ez du zuzenean horretan esku hartu behar, baina benetakoa izan nahi badu, egokitu zaion garaikoa eta gizartekoa izan nahi badu, hartan sortua eta txertatua agertuko zaigu, eta hari egingo dio edozein herrik eta kulturak ezinbestekoa duen ekarpena begirada eta pentsamendua aberastuz.

Jaiotzeak hiltzea zor du, dio esaerak, bukaerak ematen baitio bideari zentzua eta izana, baina izaten segi nahi dugunez, bide horrek ez digu irrika hori apaltzen. Ez dugu aski bide hori urratu eta desagertzearekin. Irautea ez baita huts-hutsean izaten segitzea. Irautea etengabe gure burua berrasmatzea da, eta atzera begiratzean, arrotz sentitu beharrean, bai esatea: bai, hala izan zen, hala izatea nahi genuelako.

Eginkizun horretan, orain, hemen, azaroan, Imanol jaio zen hilabetean, Hitzen Lihoak L emez idatziko du, gure iragana etorkizunarekin lotuz, ahaztuta egon diren eleak, hitzak, guregana ekarriz: gizonezkoenak izan diren L-ak emakumeenekin osatuko dira, ibilbideari zentzu berria eta aberatsagoa emateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.