Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Larrekoa, noranahikoa

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2019/10/18

Lehengo urtean bezala, aurten ere, Moriarti taldeak ekoiztutako azken filma aitzakia hartuko dut, nahiz eta beste ikuspegi batetik helduko diodan gaiari. Azken ekoizpena gazteleraz egin dute, eta garbi azaldu dute horren zergatia: gidoiaren eskakizunak. Izan ere, filman Andaluziako gertakizunak kontatzen dira. Begi-bistako kontua balitz bezala diote hori, baina badakigu jakin, Errusian girotutakoa izan balitz ez litzatekeela errusieraz izango. Gainontzeko herrialdeetako zinemagileek nola jokatzen dute? Kontakizuna non dagoen girotua, hango hizkuntza erabiltzen al dute? Euskal Herrian gertatzen direnak bakarrik kontatu behar al dira euskaraz? Edo, gainontzeko hizkuntzetan bezala, edozeri buruz aritu gintezke geure hizkuntzan?

Euskaldun elebidunei maiz tokatzen zaigu bileretan, jatetxeetan, ekitaldietan, ikastaroetan entzun beharrekoa gazteleraz entzun beharra, hizlariak euskaraz ez dakielako, edo tartean badelako ez dakien norbait. Kasurik hoberenean hitzaldia elebitan ematen da, eta euskaldunak zigortuak gara gauza bera bi aldiz entzutera. Baina ez dakitenek nola ikasiko dute ez badute horretarako inolako premiarik?

Esan izan zaigu erdaldun elebakarrei euskararekiko maitasuna, xarma eta erakargarritasuna erakutsi behar diegula; esaten zaigu euskaldunek hitz egiten ez dugulako jaitsi dela erabilera —begi-bistakoa—; eta jakina, esango zaigu derrigortuz ez dela deus ere lortzen —kontuan izan gabe guk geuk gaztelera derrigortuta ikasi dugula—. Eta hor gabiltza, euskararen salbazioaren erantzukizuna geure gain hartu eta ahal duguna egiten.

Bakardade hori arinduko du, noski, Kike Amonarrizek hurrengo Euskaraldirako iragarritakoak; erronketako bat erakundeak inplikatzea izango dela, alegia. Horrek urrats kualitatiboa ekarriko luke, hiztunarengan jartzen den zama arintzeaz gain, bidelagun bihurtuko bailituzke euskaldun hiztun aktiboa eta erakundeak.

Jose Mari Pastorrek Berria-n zioen hizkuntza markatua dela gurea, eta hortaz, beti du ezaugarriren bat zerbait kendu, eransten diona edo berezi egiten duena. Ez da hori gertatzen normaltasunez funtzio guztiak betetzen dituzten hizkuntzekin. Horiek ez-markatuak edo neutroak dira. Zer hizkuntzatan hitz egingo diogu etorri berriari? Eta kalean zerbait galdetzen digun kanpotarrari? Eta ezezaguna denari? Jakin badakigu hizkuntzak, berez, neutroak direla, eta maila berean balio dutela egokitzen zaien edozein funtziotarako; ez dagoela hizkuntza erraz edo zailik, denek balio dutela poesiarako, filosofiarako edo zientziarako, zein maitasunerako edo laguntasunerako.

Baina, gero, errealitateak besterik erakusten digu. Jakina baita herri bateko hizkuntza politikak zer garrantzi daukan hizkuntzaren osasunean eta bizi duen egoeran. Hortaz, hizkuntza normalizatuak dituzten herrialdeek diru asko inbertitzen dute beren hizkuntzan egiten den ekoizpen kulturalean eta literarioan. Eta kontu horri garrantzi handia ematen zaio, hizkuntza ez baita komunikatzeko tresna hutsa.

Hizkuntzen arteko harremanen inguruan luze eta zabal aritu zen Josa Maria Sanchez Carrion Txepetx, eta berak zioen «herri batek bere hizkuntzari uko egiten dionean, iragana, kultura eta loturak» ari dela alde batera uzten. Eta hizkuntza bada herri batek errealitatea atzemateko duen tresna eraginkorrena, hau da, hizkuntzak balioak eta mundu-ikuskera ematen badizkigu, garbi ikusiko dugu zer dugun jokoan.

Egoera honetan, euskaldun askok erabaki egin dugu euskaraz bizi nahi dugula, eta hala berean egin dute artista zenbaitek ere: Berri Txarrak musika taldeak, edo Artedrama antzerki taldeak, adibidez. Itzulpenei eta bertsio bikoiztuei uko eginez, euskaraz sortzen dute euskaldunentzat eta sorkuntza horiekin gozatu nahi duen nornahirentzat.

Euskara salbatzeko ez da nahikoa euskarara dena itzultzearekin; ezinbestekoa da gizartea euskaratik berriro interpretatzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.