Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Maletak

Iraitz Mateo Gogorza
2023/01/19

Hitz batek irudi bat, oroitzapen bat, usain bat, beste hitz bat, sentsazio bat, metafora bat, soinu bat, pentsamendu bat edota nonbaiteko min edo plazerra ere sor dezake. Sarritan norberak ditu bereak, propio-propioak eta nahi gabe ere, gure barne munduetara garamatzate. Baina ederra izaten da, beste norbaiti entzun edo irakurrita zure ustez adiera bat zuten hitzek beste bat hartzea. Hori gertatu zitzaidan niri orain dela gutxi maleta hitzarekin. Orain arte hitz hori entzunda burura zetozkidanak:

–Tourist go home, pintada bat besterik ez, edo guztia pintada batean jasoa. Euskal Herriko postalezko herri zein hirietan topa dezakegu. Izaten dituzte hiru maleta konjuntatu, tamaina guztietakoak nire irudimenean.

–Maleta bat izan dut nik ere lagun unibertsitate garaian. Igandez Donostiako autobus geltokira tupper eta arropaz beterik eramaten nuena, eta astez aste Bilbotik geroz eta hutsago egiten zuena itzulerako bidaia, tupperren antzera: hutsik, baina astearen arrastoekin.

–Bertso eskolan hasi berritan lau oinekin egiten genuen ariketa, errimen zerrendak ere egiten genituen. Gordeta, txuleta, azterketa… eta maleta izaten zen horietako bat nire zerrendan. Errima txarra, behartuta sartua gehienetan, baina beti zegoen metaforaren komodina.

–Ni ere izan naiz turista nire herrian, edo kanpoaldean, eta nik ere bidaiatu dut maletarekin —nahiz eta nireak ez izan konjuntatuak—. Hori bai, maletekin bidaiatzeari utzi genion gurasoekin beharrean lagunekin oporretan joaten hastearekin. Orain, motxila batekin aski izaten dugu gure helmuga ez paradisiakoetarako.

—Arrastaka eramaten dugun hori ere bada maleta. Gehiegi pisatzen du eskuetan edo soinean eramateko, eta lau gurpilen laguntzaz daramagu, baina arrastaka hala ere. Zenbat gauza daramatzagu arrastaka? Pisatzen duten (eta diguten) baina askatu nahi ez ditugun horiek guztiak.

Abenduan aurkeztu zuen Miren Azkarate kazetari eta idazleak Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak liburua. Maletadun haurrak aipatzen ditu berak, motxiladun haurrak ezagunak zaizkigu guztioi, presoen seme-alabez ari gara, aitortza politiko zein humanoa jaso duen kolektiboaz. Baina berari entzun arte ez nituen ezagutzen maletadun haurrak. Ez nituen ezagutzen kontzeptu gisa, eta hori normala izan liteke hein batean, nahiko berria delako kontzeptua, baina maletadun haurrek ongi azaldu gisa, beraien berri ere ez nuen.

Tabernetako presoen argazkien ondoan ikusten genituen itzal beltzen seme-alabak dira maletadun haurrak, iheslari eta deportatu politikoen haurrak. Liburuaren izenburuak gogorarazten digun bezala, ikusezinak. Baina Mireni eta bere bidaian zein bidean konplize izan dituen guztiei esker, adiera berri bat du orain niregan maleta hitzak, eta nahiko nuke guztion imaginario kolektiboko kontzeptu ere bilakatuko balitz.

Zuetako askoren esku-bihotzetara iritsiko zen ziurrenik, baina irakurri gabeko inor oraindik geratzen bada, irakurri; spoilerra eginik ere, irakurtzea merezi duen liburu horietako bat baita. Nik aurreratuko dizuet amaiera: emoziozko hiru malko, irribarre txiki bat eta lanean jarraitzeko indar berezi bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.