Nieves Jauregi (Errenteriako EAJ): Errenteriako batzokia pintadekin erasotua
Gauez, ezkutuan, lapurrak bezala, Errenteriako Batzokian “pintadak” berriro ere, EAJ-PNV zikindu nahian.
Batzuk, ez dute lan makala jende horren buruak eta barrenak aldatzen. Euskal Herriaren alde dabiltzala sinestarazi nahi digute baina herrigintzan baino, herria suntsitu nahian dabiltza. EAJ-PNVk bere betiko bidea darama Euskadiren alde, denon askatasunaren alde lan eginez.
Gure helburua, lehen, orain eta beti, askatasuna, errespetua eta denon ongizatea da, eta horrelako probokazioek ez dute gure bidea zapuztuko. Elkarbizitzaren garai berri hauetan horrelako jarrera erakusten dutenek bide luzea dute oraindik egiteko.
Guk Errenteria eta Euskal Herriaren aldeko lanean jarraituko dugu beti eta orain arte bezala.
Nieves Jauregi. Errenteriako EAJ-PNVren izenean.