
Urteko azken egunean Euskal Preso Politikoen aldeko manifestazioa egin zuten Errenteria-Oreretan. 500 bat pertsona bildu ziren bertan. Hilaren 8ra begira senideen eta herritarren parte hartze zabala izan duen bideoa ikusi zuten bertan, besteak beste. ...

Ostegunero herritarrek behar ez dituzten edo zaharkituak gelditu zaizkien altzariak zakarren edukiontzi ondora atera ohi dituzte. Udaletik jakitera eman dute Errege Eguna dela eta, etzidamu, ez dela altzari bilketa zerbitzurik izango.

Ereintza Eskubaloiak Errenteriako Udal Kirol Patronatuarekin batera antolatzen duen Urteberriko III. Haur Eskubaloi Topaketa egingo dute bihar egun osoan zehar Galtzarabordako kiroldegian. Francisco Barrosek eta Alberto Mendigutxiak, Ereintza Eskubaloi taldeko kideek aurkeztu dute gaur topaketaren hirugarren ekitaldia. Biharko topaketan lau talde ariko dira elkarren kontra lehian. Ereintza taldeaz gain, Zarautz, Usurbil eta Nafarroako Barañain taldeek parte hartuko dute topaketan. 200 bat haur topaketan Aurreko urteetan baino talde gutxiago ariko dira bihar kiroldegian elkarren kontra. “Aurten egunekin arazoak izan ditugu eta zailagoa izan da topaketa antolatzea eta taldeak topatzea, baina azkenean helburua bete dugu”, azaldu du Barrosek. Topaketa mutiletan eta nesketan egingo dute eta nagusitzea lortzen duenak Bankoa Saria jasoko du. Lehenengo partida 09:45ean jokatuko dute. Guztira, berrehun inguru haur ariko dira Galtzarabordako kiroldegian eskubaloian jokatzen. Topaketako partida guztiek 30 minutu iraungo dute. Hamabost minututako bi zatitan banatuta egongo dira. Lehiaketa sistemari dagokionez, mutiletan zein nesketan itzuli bateko liga jokatuko dute parte-hartzaileek. Topaketaren antolatzaileek jakinarazi dute partida bakoitzeko beroketaren zati handiena harmailetan egin beharko dela. “Garrantzitsuena haurrek kirola egitea da eta egun polita izango da”, adierazi du Alberto Mendigutxiak. Topaketako azkeneko partida 19:35ean hasiko da. Norgehiagoka hori bukatu bezain laster topaketako sari banaketa egingo dute. Parte-hartzen duten haur guztiek oroigarri bat [...]

Children of Technology (www.myspace.com/childrenoftechnology) talde italiarrak joko du bihar Azkuene kaleko Mogambo Aretoan. Italiarrak laguntzeko, Metralleta taldeko (www.myspace.com/metralleta00) zarauztarrak izango dira oholtza gainean. Kontzertua 2...

Orain dela bi aste udalbatzarrean onartutako plan ekonomiko finantzarioak Foru Aldundiaren oniritzia jaso du, eta honenbestez, Udalak 969.000 euroko mailegua eskuratu ahal izango du. Foru Aldundiaren oniritzia jasotzea ezinbesteko baldintza zen mailegu...

Pasaiako Portu Agintaritzak Construcciones Amenabarri esleitu dio Molinao kaiko zortzigarren pabilioiaren eraikuntza. 3,17 milioi euroko aurrekontua izango du, eskaintzan atera zen 1,61 milioi euro gutxiago. Pabilioi horrek 117 metroko luzera eta 36 me...

Irungo Udalak Pio XII.aren plaza inguruko kaleetako argiteria ordezkatuko du heldu diren eguneetan hasita, gobernu batzarrak txosten teknikoa onartu eta gero. Lanen kostoa 294.975 eurokoa izango da, eta ondoko kaleetan eragingo du, Pio XII.aren plazaz ...

Luis Sepulveda idazle txiletarraren ipuinean oinarritutako Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea antzezlan poetiko-umoretsua aurkeztuko dute ostiralean, urtarrilaren 7an, Mendi Zolan kultur gunean, 20:30etik aurrera (frantsesez). Ekuadoreko oiha...

Poemak eta argazkiak bildu ditu Oiartzungo idazleak; argazki bakoitzaren alboan sentimenduak daude

Dagoeneko hasi dira Hendaiako udal aldizkariko abenduko alea herriko postontzietan banatzen. Bihartik, urtarrilaren 4tik aurrera, Herriko Etxean jaso ahal izango da ere. Modu elektronikoa nahiago dutenek, udal webgunetik bertatik jeitsi dezakete, PDF f...

Garapen elkarteko Aitor Amoztegi adituak txiza-jarioak izango ditu aztergai Tratamendu uroginekologikoak. Inkontinentziak hitzaldian. Bihar izango da, asteazkenean, Argoiak elkartearen egoitzan, 17:00etan.

2007 errekor urtea izan bazen, 2010ak balantze negatiboa dakar Hondarribiko aireportuarentzat. Hirugarren urtez jarraian, bidaiarien kopuruak behera egin du, eta azken 12 hilabeteetan ia 30.000 bidaiari galdu dituzte. Egoera ekonomikoa dela eta, edota ...

Otsailaren 3an (osteguna) Festa Batzordeak bilera egingo du udaletxeko Pleno Aretoan, 19:30etik aurrera. Bilera horretara hainbat gizarte, kultura, kirol eta politika eragile deitu dituzte. Bost izango dira bileraren puntuak. Lehen puntuan aurreko akta...

Txost pilota taldeko jokalariek lau garaipen eta bi porrot jaso dituzte Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan. Hauerretan, hona emaitzak: Zubieta 2-Txost 3: 35-20; Zubieta 1-Txost 2: 35-25; Txost 4-Txost 1: 19-35. Gazteetan, Txost 3-Txost 1: 14-40. Txost 2...

PTP Donostialdeko Zatikako Planaren alegazioak aurkezteko azken eguna etzi da (hilaren 19a). Hala, gehienak entregatuta badaude ere, oraindik horiek biltzeko kutxak daude herrian. Bihar jasoko dituzte eta etzi entregatuko dituzte azkeneko alegazioak.

Abaraxka udal ludotekako kideek, lagunekin aukeratuko dute jolasa eta elkarrekin jolastuko dira, 16:30etik aurrera.

San Sebastian eguna ospatuko dute Telleri eta Cristobal de Gamon Ikastetxeetako haurrek. Telleri ikastetxeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, etzi joko dute danborrada, eskolako futbol zelaian, 16:30etatik aurrera. Cristobal de Gamon ik...

Laguntasuna elkartearen batzar orokorra

Oiarpek ezin izan du aurrera egin Berria Txapelketan. Txarutaren kontra jokatu zuen kanporaketa, eta hiru partidetatik bat irabazi zuen. Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 22-5 irabazi zuten euren partida, kadeteetan. Gazteetan, 17-22 galdu zuten Oier Sarastik eta Ander Imazek. Helduetan, azkenik, 12-22 galdu zuten Antton Aranburuk eta Iñigo Ugaldek. Beraz, Txarutak egin du aurrera.

Errenteriako PSE-EEk ezker abertzalea, Ezker Batua eta Aralar kritikatu ditu, eta hiru taldeek herritarrak nahasten dituztela salatu du. PSE-EEren arabera, “nabaritzen da” hauteskundeak hurbiltzen ari direla, talde politiko batzuk herria “gezurrak dioten kartelez” bete baitute, eta komunikabideak “zentzurik gabeko oharrez eta gezurrez”. Ezker abertzaleari dagokionez, Errenteriak “zerga eta tasa altuenak” dituela salatu izanari egin dio erreferentzia PSE-EEk. Datu horiek “osatu gabe” daudela kritikatu du. Hala, batzorde informatiboak ez biltzearena salbuespena dela, Arartekoak Ingurumen Kontseilua ez osatzearen arrazoiak ulertu dituela eta azken Hirigintza Kontseilua duela hilabete bildu dela adierazi du. Aralerren kontrako kritikak ere egin ditu PSE-EEk, Udalak eta alkateak bosgarren edukiontzia ez jartzea salatu duelako. “Hain itsututa daude Juan Carlos Merino edozer dela-eta erasotzen, ez direla jabetu nola dauden banatuta zaborren konpetentziak eta beste gauza batzuk. Ea jabetzen diren: birziklatzea eta konpostajea mankomunitateek kontrolatzen dute”, esan du. Ezker Batuarengana ere zuzendu da PSE-EE: “EBren azken perla izan da ordenantza zibikoaren zirriborroa kritikatzea, eta gero ahoa betetzen zaio eurek asmatu dituzten beste ordenantzekin”. Alderdi sozialistatik azaldu dute 34 kultura, bizilagun eta kirol elkarteei aurkeztu dietela zirriborroa, “gero esan dezaten gauzak herritarrei berri eman gabe egiten direla”. Azkenik, herritarrei Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak egingo ez zirela esateko kanpaina kritikatu dute: “Lanak hasi direla ikusi [...]