
Bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, bilera egingo dute Donibane kaleko Kultura Aretoan. Prestatutako ekitaldiak koordinatzea izango da bileraren helburua. Ekitaldi horiek elkarteen artean egiten dituztela gogorarazi dute, “baina koordinatu e...

Andoni Gaztelumendi sukaldariari ez zaio hori bakarrik ondo ematen. Txakurrarekin ehizan ere maila duela erakusten ari da azkeneko asteotan. Azaroaren 13an, Gipuzkoako Oilagor Ehiza Txapelketa irabazi zuen. Euskal Herrikorako sailkatu zen, baina ez zuten ehizarik egiteko aukerarik izan. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako onenak sailkatu dira Espainiako Oilagor Ehiza Txapelketarako. Oraindik ez diote jakinarazi noiz lehiatuko den. Gaztelumendi pozik dago orain arte lortutakoarekin eta Espainian ere goiko posturen batean egotea gustatuko litzaioke. Zaila ez dela dio, Europako ehiza txakur onenetakoak Nafarroan eta Gipuzkoan baitaude. Berea izan liteke horietako bat.

Pasa den ostiralean istripua izan zuen Oiartzuna entrenatzera zihoala; laster osatzea espero dute kideek

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. 11:30ean: Oier Narbaiza EHNEko kidearen eskutik, Metaziyan bila atala. 12:10ean: Harri Beltzako Joseba Errekalde, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. 13:15ean: ESAIT...

Hilabete bukatzeko, psikomotrizitate frogak egingo dituzte Abaraxka ludotekan, 16:30etik 19:30era.

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eskolak euskalduntzeko kanpainan murgilduta dabil azken aldian. Euskal Herri osoan dago martxan kanpaina, baina lurralde bakoitzean errealitatea oso ezberdina dela kontuan hartuta, helburu ezberdinak dituzte. Errenteria-O...

Denboraldi bikaina egiten ari da Iban Angulo txakurkroslari lezoarra. Asteburu honetan Soriako Vinuesa herrian jokatu den Espainiako Mushing Txapelketan brontzezko domina eskuratu du Angulok. Ibilbidea oso lokaztuta zegoen. «Inoiz baino lokaztuago», ...

Allerru-Algeposak ezin izan du asteburu honetan denboraldiko laugarren garaipena lortu. Orkoiengo (Nafarroa) Kirol Sport taldearen kontra galdu dute lezoarrek: 7-4. Lehenengo zatia nahiko, markagailuaren aldetik orekatua izan zen, nahiz eta etxekoek os...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Elhuyar fundazioaren eskutik, Quark irrati tartea. 11:30ean: Aitor Etxeberria Oiartzungo alkatea. 12:10ean: Informatika atala, Plazaguneko Gexanen eskutik. 13:15ean: Bertso atala, Estibalitz E...

Unai Alba futbolean aritzen den atezain oiartzuarrak debuta egin du Lehenengo Mailan. Pasa den asteburuan jokatu zuen lehenengo partida Herculesekin (asteburu honetan Velthuizen izan da titularra). Herculesekin urtebeterako berritu du kontratua Albak.

Markesane parkeko lanak bukatzeke dauden arren, Aranzadi Zientzia Elkarteak parkean egin behar zituen lanak eginak ditu. Elkarteak liburuxka batean bildu ditu egin dituen ikerketa eta azterketak. Hala, bihar arratsaldean aurkeztuko dute liburuxka hori ...

Oceana erakundea, EAEko Biologoen Elkargo ofiziala eta Pasaiako Udala kanpo kaiaren aurka agertu dira, proiektu hori “legez kontrakoa, ingumenari eraso larria eta ekonomikoki jasanezina” dela argudiatuz. Horrez gain, Portu Agintaritzak trafikoaren gainean egiten dituen aurreikuspenak ez direla errealak nabarmendu dute; are gehiago, portuaren etorkizuna arriskuan jartzen duen zorduntza garrantzitsua planteatzen da. “Kanpo kaia eraikitzearen proposamenak ez du kontsentsurik, arbuioa baizik. Gisa horretako proiektua egungo porturen baldintzak hobetzeko dagoen irtenbide bakartzat aurkezteak arduratzen gaitu”, adierazi du Maider Ziganda Pasaiako alkateak. Ricardo Aguilar Oceana erakundeko ikerketa arduradunak nabarmendu duenez, izapide administratiboak ez dira errespetatu: “Natura 2000 Sarea aurtengorako zehaztu behar zen, baina Gobernu zentralak ez du legea betetzen”. Hamabi arrazoi Hiru erakundeek hamabi arrazoi ikusten dituzte kanpo kaiaren proiektua ilegala eta inkoherentea dela argudiatzeko. Proiektuak Europako legedia ez duela betetzen irizten diote, eta Portu Agintaritzak berak egindako ingurumen ikerketak ingurumena larriki kaltetuko duela gogorarazi dute. “Onartutakoa baino eragin handiagoa izango du, ez du ingurumen izapide egokiak betetzen eta nazioarteko hitzarmenak eta politikak urratzen ditu. Gainera, Kantaurikoko ekologia balore handiak dituen guneak kaltetuko ditu”, salatu dute. Ekonomiari dagokionez, ez duela justifikaziorik eta lanposturik ziurtatzen ez duela adierazi dute. “Gauza bera gertatu zen Bilboko portua eraiki zutenean. Enplegua %40 murriztu zen”, azaldu du Javier [...]

Gabonak badatoz eta asko gastatzeko garaia izan ohi da. Gastu horiek hobeto antolatzen laguntzeko, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako kontsumo-zerbitzutik zenbait aholku eman dituzte. Nabarmendu dutenez, lehenik eta behin, gastuak planifikatu egin behar dira, gehiegi ez gastatzeko. Benetan behar ditugun gauzen zerrenda egin behar dugu, eta aurrekontu bat egin, gauza bakoitzerako gutxi gorabeherako prezio bat ezarriz. Erosketak egiterakoan, berriz, prezioak eta produktu eta zerbitzuen kalitatea alderatu behar dituzte erosleek. Janariei dagokienez, gauza jakina da janarien prezioek gora egiten dutela Gabonak iristeko zenbait aste falta direnean, eta horregatik menua aldez aurretik prestatzeko eta berritzeko —ohikoak ez diren plater alternatiboak erabiliz— proposamena egin dute Oarsoaldeatik. Jostailuak erosi aurretik ere hausnarketa egin behar dela nabarmendu dute, urtero-urtero apalategietan zokoratuta, erabili gabe, zenbat jostailu geratzen diren aintzat hartuz, edo jostailu jakin bat erostea zenbateraino den beharrezkoa baloratuz. Horren ildotik, oparitu beharreko produktu kopurua murritz daiteke, eta aldi berean etxeko txikiak anima ditzakegu erabiltzen ez dituzten jostailuak dohaintzan eman ditzaten. Jantzi eta oinetakoei dagokienez, sektore horretan eskaintza zabala izanik, behar bezala hausnartu gabe erosten dira askotan. Hortaz, erosi aurretik, benetan zer behar dugun pentsatzeko gomendioa eman dute Agentziatik. Gogoan hartu erosketaren txartela edo faktura eskatu eta gorde behar dela, produktuaren bermea den heinean. Gabonetan, inoiz baino [...]

Errenteriako Udalak Añarben 1.000 hektareatako erreserba gunea sortzea proposatu du, eta Eguzki, Ekologistak Martxan, Berdeak, Ugatza eta Haritzalde talde ekologistek bat egin dute ekimen horrekin. Erreserba gune horri esker, Aiako Harria Parke Naturalaren baitan dauden Añarbeko pagadi eta hariztiak babestuko lirateke. Erreserba gune horrek ere Añarbeko urtegia babestuko luke. Ekologistek nabarmendu dute interes maila altua duela babesteko ekimen horrek, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena delako. Horrez gain, gogorarazi dute Añarbek fauna berezia daukala: igaraba, izokina, basakatua, okila… eta horiekin batera, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztun espezie ugari. Aiako Harriko inguruko udalek egindako lana ere goraipatu dute, “diru kopuru handia inbertitu dutelako, bioaniztasuna sustatzeko euren basoetan”. Hori dela eta, “koherentea” iruditzen zaie Errenteriako Udalak hartutako erabakia. Haatik, salatu egin dute Gipuzkoako Foru hartutako jarrera, “behin eta berriro trabak jartzen dizkiotelako Añarben erreserba gunea sortzeari, ehizaren lobby-aren alde”. Jarrera horrek, “ahultasuna, loturak eta dependentzia erakusten du ehizaren federazioarekiko”. Horrenbestez, EAJri, Rafael Uribarren Landa Eremuaren Garapenerako diputatuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari basoen kontserbazioa eta birsorkuntza sustatzeko eskatu diote, “batik bat Natura 2000 sarearen baitan daudenak”. Gogorarazi dute egun badaudela sarearen baitan dauden guneak eta arriskuan daudenak. Hala nola, Ernio-Gatzume, Jaizkibel, Ulia eta Txingudi. Halaber, Uribarreni eskatu diote erreserba naturalen gaineko eztabaida Natura 2000 [...]


Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzidamu (larunbatean), Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin iza...

Bihar arratsaldean Lezoko Udaleko ordezkariekin bilduko dira erretiratuak, euren kezka nagusiak helarazteko asmoarekin. Bilera Aiton Bordaren egoitza nagusian izango da, Antonio Pildain kalean. Arratsaldeko seietan hasiko da bilera. Erretiratu guztiak ...

Sarrerak agortu dira. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek eskainiko duten emanaldirako sarrerarik ez dago jada. Lezoko Euskara eta Kultura Sailera, Altzate igerilekura eta Bekoerrota kiroldegira eta Errenteria-Oreretako Xenpelar Kulturdendara hurbiltzen...

