
Oiartzungo emakume taldeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira. Hala, etzi, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren baitan elkarretaratzea deitu dute, 20:00etarako, Doneztebe plazan. E...

Iker Iragorrik irabazi du lehen oiartzuarraren saria eta laugarren postua eskuratu zuen Gazte Mailan

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Elhuyar fundazioaren eskutik, Quark irratsaioa. 11:30ean: Elkarrizketaren tartea. 12:10ean: Informatika atala, Plazaguneko Julenen eskutik. 13:15ean: Bertso atala. Estibalitz Esteibar Bertsoza...


Amara Berri taldea jaso zuen herenegun, Plazetan, Erregional Preferente Mailako Allerruk. Bana berdinduta bukatu zen donostiarren eta lezoarren arteko partida. Amara Berri azkeneko postuan dago sailkatuta eta zuri-berdeek, berriz, postu bat egin dute b...

Mahai jolasekin ariko dira jolasean Abaraxkako haurrak, 16:30etik 19:30era.

Donibaneko Pari Berri taldeak puntuak gehitu gabe jarraituko du beste astebete. Gipuzkoako Ligaren baitan Yone Boutiqueren kontra jokatu zuten larunbatean eta 3-2 galdu zuten. Sanjuandarrak sailkapeneko hamahirugarren postuan dira. Hurrengo partida lar...

Garaipen oso garrantzitsua lortu du Pasajesek asteburuan. Hernaniri 2-0 irabazita sailkapenean lider dira zuri-gorriak, 25 punturekin. Pasajesek Hernani du kontrario zuzenena, sailkapenean bigarren direlako eta puntu kopuru berdina dutelako. Harmaileta...

1-0 irabazi dio Donostiako Berio taldeak Trintxerperi. Epaileak Otamendi, Arregi eta Santiago jokalari zuri-urdinak kaleratu zituen larunbateko partidan, bi bider kargu-hartu behar izan zielako. Hala ere, ia partida osoan donostiarrak izan ziren na...

Emaitza onak lortu dituzte Donibane taldeko judokak Durangon, asteburuan han jokatu den lehiaketan. Benjaminetan bost judokek lortu dituzte lehen postuak. Mutiletan, Iker Fernandezek, Odei Harinak eta Mikel Etxabek eta nesketan, Inhar Mendizabalek eta ...



Gipuzkoako Batzarretarako Aralarren Oarso Bidasoko zerrendaburua Iñigo Imaz errenteriarra izango dela jakinarazi zuen Aralarrek joan den ostiralean Reina aretoan egindako agerraldian. “Ezkerreko politikak garatzea da gure helburua eta Oarso Bida...


Ereintza eskubaloi taldeak ez du zubi luzerik izango, eta gaur bertan partida izango du: Beti Onak talde nafarra hartuko du etxean. 19:00etan hasiko da lehia, Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Lehia gogorra izango da, sailkapenean daukaten alde apurra ...

Itsastarrak Mendi Taldeak ohiko batzarra egingo du hilaren 14an (asteartea). Bilera Trintxer Jauregian izango da, 20:00etatik aurrera. Sei punturen gainean hitz egingo dute: jardueren memoria; kontuen egoera; zuzendaritza batzordearen berrespena; 2011k...

Oceanak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak (EBEO) Pasaiako kanpo portuaren eraikuntza legez kontrakoa dela diote. Dokumentu bana aurkeztu dituzte Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Gidariaren Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren aurkako argudioek...

Erraldoia. Ez du beste deskribapen hitzik Pasaiako portura iritsi den altzairuzko piezak. 7,40 metroko altuera du, eta 6,20 metroko zabalera. Pisuz ere ikaragarria da: ehun tona. Suediatik itsasoz ekarri dute, merkantzia-ontzi batean. Amezketako paper enpresa du helmuga. Azaroaren bukaeran iritsi behar bazuen ere, itsaso txarra tarteko, herenegun iritsi zen Pasaiako portura. Hurrengo eguneko goizean deskargatu zuten. Deskargak sekulako ikusmira izan zuen. Eta ez da gutxiagorako. Bi garabi handiren laguntzaz, pieza erraldoia barkutik pixkanaka-pixkanaka atera zuten. Behin pieza ontziaren goiko aldean zegoela, airean, piezari buelta eman zioten eta konboiaren gainean jarri. Erraza dirudien arren, mugimendu guztiak ongi kalkulatu behar zituzten. Hiruzpalau mugimendu egiteko ia bi ordu behar izan zituzten. Galarretan atsedena Herenegun deskargatu eta gaur gauean Amezketarako bidea hartuko dute. Konboi baten bidez eramango dute. Konboia ere ez da nolanahikoa: 50 metroko luzera du. Eta zatirik korapilatsuena orain dator, lekualdatzea bera. Hasteko, Pasaiatik Amezketara dauden 50 kilometroak egiteko lau egun beharko dituzte, eta tartean hamaika oztopo gainditu beharra. Gipuzkoako Trafiko Ordezkaritzaren arabera, zatirik korapilatsuena Pasaia eta Andoain artekoa izango da. Portutik abiatu eta Mirakruzeko Gainera joango da eta Donostiara Ategorrieta etorbidetik sartu. Frantzia pasealekutik pasatu ondoren, Mundaizeko zubira joango da. Zubitik Sancho el Sabio etorbiderantz jo ondoren, Pio XIIra iristeko. Gipuzkoako [...]

Ezker Batuak 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaia proiektuaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari. EBren iritziz, txostenak “ez du zorroztasun tekniko galdagarririk eta bere helburua Pasaiako kanpo kaia justifikatzea besterik ez da”. ...