

Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatutako Herrien Astearen baitan, makina bat ekitaldi egingo dituzte Errenteria-Oreretan, hilaren 16tik 20ra. Besteak beste, Ipuin kontaketak, dokumentalak, hitzaldiak, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta herri afaria prestatu dituzte antolatzaileek.

Astearte iluntzean, mahai inguruan egin zuten Manuel Lekuona Bibliotekan, Ttur-tturrek eta Udalak antolatuta. Kirol terminologia izan zuten hizpide, Joxe Mari Apaolaza eta Juanan Legoburu kirol kazetariek. Lotsak eta beldurrak alde batera utzi, eta kir...

Asteburu honetako jardunaldia etzidamu (igandean) jokatu du Saskilagunak taldeak etxean. Internacional taldea izango du aurrean, 12:00etan Elorsoron.

Gipuzkoako Bigarren Mailako taldeak bihar jokatuko du aste honetako jardunaldia. 20:30ean da partida, Elorsoro kiroldegian, Plaza Berri Sport taldearen kontra.

Errenteria-Oreretako udalbatzak ezohiko Osoko Bilkura egingo du bihar 09:30etik aurrera udaletxean.

Igandean egingo da 46. Behobia-Donostia lasterketa, eta urtero legez, hainbat aldaketa izango dira trafikoan. Udaltzainek jakinarazi dutenez, 11:00ak eta 14:30ak bitartean, Euskadi etorbideko zirkulazioa mugatu egingo dute Trintxerpen, eta barrutira sa...

Txomin Perurena txirrindulari ohiari urrezko intsignia emango diote bihar Asturiasen (Espainia). Asturiasko Txirrindulari Ohien Elkarteak emango dio, gauean egingo duten gala afarian.

Malandain Ballet Biarritz konpainiak, entsaio publikoa egingo du datorren asteartean Errenteria-Oreretan. Errenteria Hiria Kulturguneko bigarren solairuan dagoen entsegu gelan egingo dute 19:30etik aurrera eta sarrera mugatua izango da.

Azaroaren 20an Durangaldea bisitatuko dute Urdaburu Mendizale Elkarteko kideek. Ardoaren eta arrainaren bidea deitutako ibilaldien baitan, zazpigarrena egitera doaz. Ibilbidea Olaetatik Durangora izango da, eta bidean, Orisol menditik eta Atxarteko bai...

2.000 herritarrek baino gehiagok sinatu dituzte alegazioak oraingoz; urtarrilaren 20ra arte sinatzen jarrai dezakete

Iganderako antolatu dute irteera; Amazkarren eta Garmendin eman daiteke izena

Azaroko ipuin kontaketa saioa, bi eta hiru urteko haurrentzako prestatu du Lur Korta ipuin kontalariak. Bihar izango da saioa, 17:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekako beheko solairuan.

Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo dute datorren igandean (hilak 28). Bilerara elkarteko bazkide guztiak deitu dituzte. Donibaneko zinema aretoan izango da bilkura; lehen deialdia 10:30erako izango da, eta bigarrena, be...

Bihar arratsaldean inauguratuko dituzte Lezoko babespeko apartamenduak. Nahi duten herritarrek hartu dezakete parte 19:00etan hasiko den ekitaldi irekian. Ordu horretan hasiko dira Auñamendi kaleko etxebizitzak bisitatzen eta ondoren askaria egingo du...

Asteazkenero bezala, 4 eta 7 urte bitarteko haurrek hitzordua dute gaur arratsaldean. Izan ere, ipuin kontalari bat ariko da gaur arratsaldean Donibane kaleko Kultura Aretoan. Gaur Izaskun Mujika ipuin kontalariaren txanda izango da. 18:15ean hasiko da...

14 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago; informatzea da asmoa, gazteek pertzepzio egokia izateko

Emaitza bikainak lortu dituzte pasa den asteburuan Txakurkrossa Oarsoaldean taldeko kideek. Zarrakaztelun jokatu zuten Nafarroako Txapelketa eta Iban Angulo lezoarrak bikejoring-en gailentzea lortu zuen. Denboraldiko hirugarren proban bigarren garaipen...

Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta egun horren harira, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du. PSE-EEk, EAJk, PPk eta EBk eta Alkarbidek babestu dute. Aurten iaz bezala, herriko emakume nera...

Gipuzkoako lehian, Bigarren Mailako bederatzigarren jardunaldia zuten oiartzuarrek asteburuan, eta 1-3 irabazi zioten Azpeitikori, etxetik kanpo jokatutako partidan. Egun, sailkapeneko zortzigarren postuan daude oiartzuarrak (taularen erdi-erdian), ham...