
Intxixu Herri Kultur Lantaldeak, aurten ere martxan jarri ditu euskara ikastaroak. Hala, ikasturtea hasteko jaia antolatu du biharko. 11:00etan izango da Doneztebe plazan.

Arrastoa antzerki emanaldia egingo dute etzi, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ramon Agirre eta Asier Ormaza dira aktoreak. Sei euroren truke daude salgai ikuskizunerako sarrerak Makutxo, Amazkar eta Ganbara tabernetan, eta Elorsoro kiroldegia...

Garazi Mitxelenaren eta Suberri Mateloren lanak ikusteko aukera dago Garmendi txokolategian, hilabete osoan zehar.

Juanan Legorburu eta Joxe Mari Apaolaza kirol kazetariak izango dira parte-hartzaileak, asteartean, liburutegian

Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua zenaren omenez, plaka jarriko dute bihar berriro anbulatorioan. Pasa den astean eman zuen ekitaldiaren berri herritar eta eragile talde batek. 13:00etan jarri dute hitzordua bihar, anbulatorioan bertan. Herritar...

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, hasi dituzte Biteri kaleko 31-37 zenbakidun atarien aurrean edukiontziak lurperatzeko obrak. Arrizabal Elkartea SL enpresak egingo ditu, eta 84.500 euroren truke. Udalaren arabera, edukiontziak lurperatzea “higi...

Pasaiako Hamaikabatek prozesua abian jarriko du, horren oinarria “gardentasuna” izanik. Herritarrei ahotsa eman nahi die, autokritika egin: “Azkenaldian, behin eta berriz entzuten da alderdi politiko guztiak berdinak direla, herritarrak ez dituz...

Eskualdeetako webguneetatik herri webguneetara egingo du salto eskualdeko hitzak, zenbait kasutan herri bakarrarekin eta beste zenbaitetan herri elkarteen bitartez. BERRIA Taldearen proiektu berriaren baitan, hitza.info webguneek ere itxura aldatuko d...

Oarsoaldea Garapen Agentzia Bartzelonan izan ziren hilaren 6tik 14ra bitarte. Saló Nàutic erakusketan, elkarteak bere lana erakutsi ahal izan zuen Marina Tradicional izeneko gunean. Gune hori itsas ondarea babesten eta sustatzen lan egiten duten Euro...

Eguneko zentroa irekiko dute Lezon hilabete batzuk barru eta izena jarri behar zaio, Gipuzkoako Foru Aldundiak hala eskatuta. Udalak herritarrei eskatu die proposamenak egiteko. Horretarako bi postontzi daude, bat Aiton Bordan eta bestea udaletxean. He...




Allerru-Algeposak denboraldiko bigarren garaipena lortu du asteburu honetan. Nolako garaipena, gainera: 0-8 irabazi zuten lezoarrek. Santanderren jokatu zuten Javi Mirandaren mutilek, Muriedas Urrutia taldearen aurka. Lezoarrak bezala, sailkapenaren be...

Sorogainen hasiko dute zeharkaldia igandean Jaizkibel Mendizale Taldearekin mendira irtengo direnek. 'Mugarrien Ibilbidea'-ren baitako bederatzigarren eta azken etapa izango da.

Larunbatean Touringek Kostkas Miren-Bihotza talde donostiarraren kontra lortutako hiru puntuekin (3-0) sailkapenaren goialdean kokatu da, laugarren tokian. Beti Onak, ordea, beste behin galdu egin zuen, azken jardunaldian, hain zuzen, Behobiaren kontra...

“Ate asko itxi dizkigute. Kontua ez doa ez aurrera eta ez atzera, hor dago”. Egoera ikusita, partidako beste fitxa bat mugitu behar zutela argi ikusi zuten Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko DBH Batzordeko kideek, eta egunotan herritarren sinadurak biltzen eta kamisetak saltzen hasi dira. Lehenagotik elkarteen atxikimenduak bildu zituzten, “orain babesa modu pertsonalagoan bilatzen hasi gara, horren beharra ikusi dugu”. Karmengo Aman ziklo osoa egotea nahi dute, hau da, hamasei urtera arte. “Gure seme-alabek hamabi urte betetzear daudenean, udalerritik kanpo joan behar dute. Adin hori, gainera, zaila da gaztetxo baten garapenean. Bizitza soziala kanpora doa, ez da Pasaian geratzen”, azaldu dute. Pasaiak 16.000 biztanle baino gehiago ditu eta ez dute ulertzen Bigarren Hezkuntza ez jartzearen arrazoia. Eurek, aldiz, jartzearen arrazoi gehiago dituzte: “Beste hainbat alorretan ere eragina du. Musika eskolarekin, adibidez, hitzarmenak ditugu, baina ikasleak ikastetxetik ateratzean hitzarmenak hautsi egiten dira”. Gobernua aldatzen, prozesua luzatzen Dagoeneko Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako bi ordezkarirekin hitz egin dute, biak gobernu talde desberdinetakoak. Ia bost urte pasa dira Batzordea sortu zenetik, eta tartean gobernu aldaketa izan da eta horrek prozesua luzatu egin du. “Aurreko legegintzaldiko hezkuntza ordezkariarekin esperantza piztu zitzaigun, gauzak aurrera zihoazela zirudien, baina ordezkari berria jarri zenean ateak erabat itxi zitzaizkigun”, adierazi dute ikastetxeko [...]

Donostialdeko Plan Partzialaren (PTP) baitan herrian egin nahi dituzten azpiegituren kontra sortutako Herri Batzordeak gogorarazi duenez, hilaren 27an bukatzen da planari alegazioak aurkezteko epea. Hala ere, Herri Batzordeko kideek eskatu dute 24a bai...