
Gaur goizean aurkeztu dute Oiasso Erromatar Museoan, bertan eta Amaia Kultur Zentroan azaroaren 16tik 20ra arte ospatuko den Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) hamargarren aldia. Ekitaldiko zuzendari Mertxe Urteagak, Irungo alkate Jose Antonio Santanok eta Fernando San Martin kultura zinegotziak aurtengo ekitaldiko programaren berri eman dute.


OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek etzidamu (igandean) jokatuko dute asteburu honetako jardunaldia, Abanto taldearen kontra. 11:30ean hasiko da partida Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian.

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen taldeak Real Unionen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Etzi da partida, 15:30ean Gal zelaian.

Gabonetako Squash Txapelketa antolatuko dutela Galtzarabordako kiroldegian hilaren 29an hasi eta Urtarrilaren 8a bitarte. Parte hartzeko interesa dutenek, hilaren 24a bitarte izango dute izena emateko aukera.

Emakumea interesgune dituen lau film labur proiektatuko dituzte etzi Trintxerpeko alkateordetzan, Bekoz Beko elkarteak antolatua.

Igandean Behobia-Donostia lasterketaren 46. ekitaldia, ohi bezala, Lezotik pasatuko da. Ondorioz, bidegurutzea moztuko dute. Bi lasterketek (elbarrienak eta gainontzekoenak) pasa behar dutenez, 10:45etik 12:30era itxita izango da errepidea.

Ereintza Elkarteak antolatzen duen Gabon Abesti Sariketa Probintziala egingo dute Galtzarabordako kiroldegian. Aurtengoa, LXIV. edizioa izango da eta antolakuntzatik jakinarazi dute txapelketan parte hartzeko interesa dutenek dagoeneko izena emateko aukera dutela. Interesatuek hilaren 30a baino lehenago eman beharko dute izena.

1952. urtean jaiotako oiartzuarrek kinto bazkaria egingo dute hilaren 28an, Lintzirin hotelean. Animatzen direnek, hilaren 23a baino lehen 50 euro sartu behar dituzte honako kontu korrontean: 2101 0060 04 0124711144 (Kutxa). Informazio gehiago nahi due...

Eraginkortasun energetikoaren bila hasi da Lezoko Udala. Horregatik, hainbat neurri hartu ditu bide horretan. Neurri horiek kaleko argiterian eta Udalaren eraikinetan hartu ditu. Lehendabizi identifikatu egin dituzte gastu gehien sortzen dituen sektoreak. kale argiteria Udalaren energia kontsumoaren %60 da eta eraikin publikoena %37. Lehenengo sektoreari dagokionez,ikerketa egin du Inergetika enpresak. Lezoko kaleen %81 ongi argiztatuak daude, ez dute ez argi gehiegi ezta gutxiegi. Hala ere, %19 horretan bi eremu daude: Alde Zaharra eta Jaizkibel Hiribidea. Bi eremu horiek gehiegi argiztatuak daudela ondorioztatu dute Inergetikakoek. Bestalde, farolen %57 inguruk baimendutakoa baino argi argi gehiago botatzen dute zerura. Horien artean, gehienak landa eremuan dauden farolak dira. Herriko erdiguneko argiak zein egoitza guneetakoek argiteria egokia dute. Egin duten balorazio orokorraren arabera, argiteriaren %60k gabeziaren bat du, gehienak zerura argi gehiegi botatzearen ondorioz. Gabezia horiek guztiak konpontzeko asmoz, Inergetikak neurri batzuk aurkeztu ditu Inergetika enpresak, energia eraginkortasuna lortzeko asmoz. Konponketa horiek eginez gero, Udalak 30.700 euro aurreztuko lituzke urtean. Neurriak Lezoko Udalak hainbat neurri hartu ditu jada energia kontsumoa murrizteko asmoz. Horrela, hainbat eraikinetan lanak egin dituzte: udaletxean, alhondigan, Andreonen eta Jaizkibel-Azpin. Horrela, lehenengo hiru eraikin horiek isolatu dituzte. Horrez gain, argiteria eta berogailua sistema eraginkorragoak ezarri dituzte, baita eskolan ere. Azken horren kostua [...]