
Martxan dira Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetako obrak, eta baina horiek aurrera ateratzeko PSE-EEk ez du uste ezker abertzaleak eta Ezker Batuak (EB) askorik lagundu dutenik; alderantziz, euren “jarrera oztopatzailea” kritikatu du: “...

Apika taldearen eskutik, bi ipuin entzuteko aukera izango dute bihar 4 eta 7 urte bitarteko haurrek. Antxoko udal liburutegian Kolorez estali ipuina kontatuko dute, eta Trintxerpekoan Paperezko zirkua. Ostegunean (hilak 11) Donibaneko udal liburutegian...

Karlos Murua ezker abertzaleko kideak eta Jose Manuel Ferradas Ezker Batukoak (EB) Hirigintza Aholkularitza kontseilua biltzeko eskaera egin dute –biak dira euren alderdien ordezkariak kontseiluan—. Bertan Lurralde Plan Partzialari buruz hitz egite...

Sanjuandarrek omenaldia egingo diete gaur herriko arraunlariek. Afaria dute Pasaia-Lezo Lizeoan, eta aurretik haurrentzako jolasak eta bideo emanaldia izango da. Antolatzaileek autobus zerbitzua jarri dute ikastolara igo eta jaisteko. Pilotalekutik irt...

Oarsoaldeak Lurraldeko Lehen Mailan dituen bi taldeak partida dute gaur, 19:00etan, kiroldegian. Donibane Majestik-ek Ereintza hartuko du etxean. Sailkapeneko goialdean dira bi taldeak eta litekeena da lehia estua izatea.

Udalak Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluan ordezkaririk gabe jarraituko du oraingoz. Lehengo larunbatean ez ohiko plenoa zegoen deituta, hain zuzen, aipatu ordezkaria proposatzeko. Gauzak, baina, lehen unetik okertu egin ziren, eta udalbatzarrak ez zuen ordezkaria proposatzeko adostasunik lortu, botatu gabe Maider Ziganda alkateak bertan behera uzti zuelako udalbatzarra. Legeak hala agintzen duelako deitu zuen alkateak larunbateko plenoa, oposizioko PSE-EEk, EAJk, PPk eta H1ek hala eskatuta. Gobernu Taldeak, baina, Porturako ordezkaria lehengo maiatzaren 14az geroztik izendatuta dagoela defendatzen du. Ordezkaria proposatzea Alkatetzaren eskumena dela dio Gobernu Taldeak, eta argudio horri helduta Maider Ziganda alkateak bere burua proposatu zuen ordezkari izateko. H1ek, PPk, PSE-EEk eta EAJk, ordea, H1eko legegintzaldiaren hasieran eta ordura arte ordezkaria zen Miriam Cano nahi dute postuan eta ordezkaria proposatzeko eskumena udalbatzarrari dagokiola iritzita Eusko Jaurlaritzarengana jo dute, berari baitagokio ordezkaria izendatzea. Ez ohiko plenoa, ez ohiko argazkia Tentsio handia izan zen udalbatzarrean. Maider Zigandak gertakarien irakurketa eginez eman zion hasiera ez ohiko udalbatzarrari, jarraian bertan behera uzteko plenoa. Irakurketa bukatuta, Gobernu Taldeko kideak altxa eta udalbatzarretik irten ziren. EBren zinegotzi Xabier Pombo eta Udaleko idazkari Joseba Belaustegik aretotik irten ziren baita ere. Horrek PSE-EEren, EAJren, PPren eta H1en haserrea eragin zuen, eta balio legala izango ote zuen argitzeke, [...]

Kirola ikustea gustuko duenak arratsaldean bi aukera ditu Lezon. Alde batetik, areto futbola. Allerru-Algeposak Sestao taldea Bekoerrotan hartuko du,18:00etatik aurrera. Denboraldiko zortzigarren partida jokatuko dute lezoarrek eta bigarren garaipenare...

1946an jaio ziren lezoarrek bazkaria egingo dute datorren larunbatean, hilaren 13an, Oiartzungo Lintzirin hoteleko jatetxean. Bazkaria 14:00etan hasiko da. Bazkarira joan nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu lehenago. Euskadiko Kutxako honako kont...

Ereintzak eta Arratek partida jokatuko dute bihar arratsaldean, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Errenteriarrek irabazteko asmoa dute.

Oiartzungo Emakume Taldeak film emanaldia antolatu du gaurko. Cristian Galaz eta Andrea Ugalderen Regalo filma ikusteko aukera izango dute 17:00etan Karaez kaleko bigarren zenbakira gerturatzen direnek.