Katxiporreta pailazo kooperatibaren eta Aranzadi zientzia elkartearen elkarlanaren ondorioa da ipuin diskoa. Albaolan egin dute aurkezpena eta hiru abestiren bideoklipa grabatu dituzte Albaolako Lagun txikienekin batera.
Datozen 6 hilabeteetarako kultur egitaraua aurkeztu du Pasaiako udalak: antzerkia, musika, zinema, dantza, hitzaldiak, ipuin kontaketak eta kultur topaketak aurreikusi dituzte.
Igande arratsaldean Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Desfileek trafikoan eragina izango dute.
Laurak Bat elkarteak eta udalak elkarlanean, bi pantaila jarri dituzte Antxon eta Trintxerpen. Hauetan, informazioa, ordutegiak, promozioak eta oharrak kontsulta daitezke, besteak beste.
2025erako aurrekontua onartu zuten urteko azken plenoan, EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin. Alkateak oposizioaren "borondate falta" salatu du.
Eraikin historikoa birgaitzeko obren lehen faseari argi berdea eman zion plenoak abendu bukaeran, aho batez. 6 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du proiektuak.
'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlana izango da Antxoko Kultur Etxean, datorren ostiralean (hilaren 10) 19.00etan. Sarrera doakoa da.
Donibaneko Hugoenea etxean egindako egonaldiko anekdotak kontatuko ditu musikari eta idazleak. Gonbidatu bereziak izango direla aurreratu dute.
Abendu bukaeran onartutako 2025erako aurrekontuaren gaineko balorazioa egin du EAJko bozeramaile Loreto Osak.
HITZAko langileen Eguberrietako oporraldia medio, webgune honen edukiak ez dira 2025eko urtarrilaren 2ra arte berrituko.
Olentzero eta Mari Domingi Pasaiako lau barrutietan izango dira asteartean (hilak 24). Haurrek eskutitzak eman, argazkiak atera eta kantatu zein dantzatzeko aukera izango dute.
Pasaiako Udalak Donibane kalea eta Donibane pasealekuaren arteko magalaren garbiketa burutu du azken egunotan
Areto futboleko taldeek irekiko dute gaur Pasaiako kirol taldeen urteko azken jardunaldia. Gainontzeko partidak, bihar eta etzi.