Manttalingo alaba emanaldi musikatua Kultur Aterpean lurreratuko da hilaren 25ean, 19:00etan. Saturrarango emakumeen espetxean bizitakoak gogoraraziko dituzte.
'Esperantzari leiho bat' lelopean gorpuztu dute 2025eko egitasmoa. Familiei dei egin diete programarekin bat egitera eta haur sahararrak udan Euskal Herrira ekartzera.
San Pedrok mutilen gazteetan, San Juanek gizon seniorretan, eta Hibaikak emakume seniorretan lortu zituzten garaipenak Pasaiako badian.
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek hamabi eguneko greba zikloa aurkeztu dute. Hilaren 22 eta 23an, irakasleen lanuzteak.
Bixi-Bixi elkarteko hainbat kidek astebeteko elkartasun bidaia bat egin zuten iazko abenduan Saharara. Han bizitakoa hitzaldi bidez aurkeztuko dute hilaren 22an Kultur Aterpean, 19:00etan.
Bihar Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Pasaiako badiako uretan. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatutako estropada 10:30ean hasiko da.
'Desvelando a Rabanne' programa aurkeztu du Francisco Rabaneda Cuervo fundazioak Trintxerpeko alkateordetzan.
2024an 47.000 pertsonek eman zuten odola Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 30.000 pertsonengan izan du eragina Osakidetzak azaldu duenez.
Euskal Ligako 16 urtez azpikoetan bigarren izan dira Izaro Duran Filguerias eta Jon Porta Vicente. Taldeka, mutiletan, zilarrezko domina sanjuandarrentzat.
Igandean puntako eskubaloi partida jaso zuen Donibaneko kiroldegiak. Harmailak lepo, ikusleek partida bikainaz gozatu zuten. Garaipena txiletarrentzat izan zen (30-31).
OARSO BIDASOKO HITZAk 2024ko albiste nabarmenei tartea egin die Urtekarian. Hemen sartuta hori eskuratzeko aukera duzu.
Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, Pasaiako kirol talde guztiak lehian dira denboraldiaren bigarren erdiari ekiteko.
Pasaiako Berdintasun Mahaiak antolatuta, emakume eskorgarien oroimenezko murala margotuko da hilaren 24an Trintxerpen, Pasaiako Udal Euskaltegiaren parean, 16:00etatik aurrera.
Pasaiako kirol taldeen urteko bigarren jardunaldia gaur hasiko da areto futboleko partidekin. Gainontzeko partidak, bihar eta etzi.
Mikro ipuinak sortzen ikasteko tailerrak burutuko dituzte Oarsoaldeako 6 euskaltegietan, Idoia Torregaraik zuzenduta, hilaren 21etik otsailaren 5era bitarte.
Trintxerpe eta San Pedroko odol emaileen taldeak odol erauzketak antolatu ditu hilaren 21erako. Arrandegi kaleko 7. zenbakian izango dira, Goienetxe egoitzan, 16:30etik 20:30era.
Azkuene kaleko Odrietxe saltokian zigilatutako txartel batek lortu du saria. Bigarren kategoriako saria izan da.
Eneko Bidegain idazleak 'Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia' liburua aurkeztuko du hilaren 21ean Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan.
'Lurraren defentsan! Kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!' lelopean mobilizatuko dira Iruñean, otsailaren 1ean. Bertara joateko, autobusak antolatu dituzte Oarsoaldetik.
Urte berria hastearekin batera, bueltan da Pasaiako Zinema Txikia. Lehen proiekzioa larunbatean (hilak 18) izango da, 17:30ean, Juanba Berasategin. Ohi bezala, motora zerbitzua egongo da.