Oarsoaldeko Hitza

Parte hartu 33. Lilatoian HITZA taldearekin!

Lilatoia Donostia Atletikok urtero antolatzen duen emakumeen herri lasterketa da, eta bertan izango gara aurten ere.

Martxoaren 5 ean egingo da 33. Lilatoia Donostian.

Lasterketan parte hartuko baduzu jakin ezazu aurten ere HITZA taldea osatuko dugula eskualde guztietako HITZA guztiek.

Anima zaitez gurekin korrika egitera, HITZA taldearen kamiseta emango dizugu opari.

Taldean izena emateko idatzi lilatoia@hitza.eus helbidera. Zure izen-abizenak eta herria zehaztu, eta esan zure kamiseta zein neurrikoa nahi duzun.

HITZA taldean parte hartzeko ezinbesteko baldintza da Lilatoian inskripzioa egitea.

Izena emateko azken eguna otsailaren 15a izango da.