Oarsoaldeko Hitza

Txapeldunen garaipen historikoa oroitzeko erretilua HITZAren eta ATARIAren eskutik

Gaurtik aurrera eskura daiteke OARSO BIDASOKO HITZAren egoitzan. 12 euroan izango da salgai, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan.

Emakumeen unea iritsi da! Hemen dira gure txapeldunak! Realeko neskek Kopa irabazi dute aurten, eta garaipen historikoa oroitzeko erretilua egin dute HITZAk eta ATARIAk. Gaurtik aurrera eskuratu ahal izango da OARSO BIDASOKO HITZAren egoitzan (Irun kalea 8, Errenteria-Orereta). 12 euroan izango da salgai, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan. Aldez aurretik erreserbak egin daitezke, posta elektronikoz.

Emakumeen taldearekin egin den lehen erretilua da, 2019ko maiatzaren 11n Granadan gertaturikoa ez ahazteko. Taldea sortu zenetik garaipen horretara heltzeko bidea luzea izan da. Izan ere, jokalari askok jarri dute euren alea familia txuri-urdin handiaren eraikuntzan, eta Granadan lortutakoa haiei esker ere izan zen. Esfortzurik gabe, ez dago garaipenik.

1980-1981 denboraldiko Liga izan zen talde txuri-urdinak irabazi zuen lehen titulu esanguratsua, Gijonen Jesus Maria Zamorak egindako gol mitiko hari esker. Lorpen hura ez ahazteko, erretilu oroigarri bat egin zen. Urteak pasa dira geroztik, eta halere, hainbat tabernatako apaletan ikus daiteke, eta realzale askok ere etxean gorde dute. Orain emakumeen unea da!

Nola lor daiteke erretilua?