Oarso Bidasoa Hor Dago 2.0

Zenbat dakizu Oarsoaldeko eta Bidasoko herriei buruz?

Irun, Hondarribia, Lezo, Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Pasaiari buruzko galdera sorta duen lehiaketa bat antolatu dugu, gure inguruko herriei buruz zenbat dakizun egiaztatzeko.

Bete ezazu 12 galderako joko hau eta irabaz itzazu sari bikain hauek:

  • Erantzun gehien asmatzen dituztenen artean: Errigorako kaxa
  • Parte hartzaile guztien artean: OARSO BIDASOKO HITZAren urtebeteko bost harpidetza digital (HITZAkide)
  • Parte hartu duten HITZAkide eta harpideen artean: Alaiart eta Maridomingi artisten produktuetan kontsumitzeko 50 euroko bonu bana.

Aurten ere zure HITZAk saria izan dezake!

Parte hartzeko epea: urriaren 14tik azaroaren 1era arte.

Errenteria
1. Nor da argazkiko pertsonaia? Pista: hemen
  • Mariasun Landa
  • Iratxe Ansa
  • Eider Rodriguez
Errenteria
2. Zein auzotan dago kokatuta argazkiko eraikin hau? Pista: hemen
  • Ondartxo
  • Alaberga
  • Beraun
Pasaia
3. Pasaiako zein barrutitan bizi da jende gehien? Pista: hemen
  • San Pedro
  • Antxo
  • Trintxerpe
Pasaia
4. Nor da Lourdes Sistiaga? Pista: hemen
  • 2018ko Urrezko Danborraren irabazlea
  • 2018ko Oarsoarrak Sariaren irabazlea
  • Kontxako Estropadako lehen irabazlea
Lezo
5. Lezoko zein herritar jaio zen duela 149 urte? Pista: hemen
  • Agustina Lizarazu
  • Tomas Garbizu
  • Koldobike Gezala
Lezo
6. Zein Guinness errekor lortu zuen Lezok 2016an?hemen
  • Aldi berean tango dantzari gehien bildu izana
  • Aldi berean Muxiko dantzari gehien bildu izana
  • Aldi berean talogile gehien bildu izana
Oiartzun
7. Zein auzotan dago Artaso auzo elkartea?hemen
  • Karrika
  • Gurutze
  • Ergoien
Oiartzun
8. Herriko zein lekutan jaio zen Xabier Lete abeslari ospetsua?hemen
  • Donibane kalean
  • Putxutxoerrekan
  • Landetxeko plazan
Hondarribia
9. Non dago Hondarribiko txoko hau?hemen
  • Madalena plaza
  • Arma Plaza
  • Zezen Plaza
Hondarribia
10. Kontxako zenbat estropada irabazi zituen Jose Anjel Lujanbio patroiak?hemen
  • 4
  • 5
  • 6
Irun
11. Zein auzo elkartek banatzen ditu Txapelaundi sariak?hemen
  • Larreaundi auzo elkartea
  • Alde zaharra – San Juan auzo elkartea
  • Santaigo auzo elkartea
Irun
12. Irungo zein auzotan ospatzen dira San Isidro jaiak?hemen
  • Lapitze auzoa
  • Bentak auzoa
  • Katea auzoa

SARIA: ALAIART ARTISTAREN PRODUKTUETAN 50 EUROKO BONUA

Alaia Gaztelumendi. Margolaria, ilustratzailea eta Arte Plastikoetan irakaslea; Oiartzun.

Bere unibertso piktorikoa lerroz eta kolorez beterik dago. Lerro jarraiaren bitartez bere irudimena askatu eta bere interesak azaleratzen ditu. Errepresentazio hauetan, emakumearen irudia eta elementu naturalak presentzia handia dute.

Erabiltzen duen gama kromatikoari erreparatuz, lur kolore naturalak, okreak eta berdeak nagusitzen dira. Maiz lerroaren eta kolore orbanen arteko erlazioarekin jolaste du esanahi berriak sortze bidean. 

Jorratzen dituen gaiak bere bidaiekin,  naturarekin eta kezka sozialekin lotuak daude. Proiektuaren arabera euskarri ezberdinen gainean lan egiten ohi du, hala nola: papera, mihisea, buztina, horma edota oihala.

Teknikari erreparatuz, margoa eta mosaikoa uztartzen ditu maiz, hauek eskeintzen dioten aberastasun plastikoa eta adierazgarritasuna ikertze bidean aurkitzen baita orain. 

Harremanetarako:

Gipuzkoa