
Oiartzun txapeldun, Euskal Herriko herriartekoan
Lehen aldiz lortu du Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketa irabaztea, eta udalak harrera egin die pilotariei.

[Erreportajea] Puzzlea osatzea baino gehiago
Udaleku ireki eta itxiek, kontziliazioa errazteaz gain, hezkidetzaren gisako gaiak lantzen dituzte. Euskararen erabilera ere erdigunean jartzen dute, Errenterian eta Lasarte-Orian.

[Erreportajea] Lerro gorriari buelta eman nahian
‘Beldurra’, ‘mina’ eta ‘nazka’ dira, hilekoari buruz galdetuta haur eta nerabeek aipatzen dituzten hitzak. Hitz horiek ez dira ausazkoak: imajinario kolektiboan txertatutako ideietatik datoz.

Gipuzkoako Eskolarteko BTT Txapelketan, June del Teso izan da OTXEko azkarrena
Guztira, 120 txirrindularik parte hartu zuten, larunbatean, Oiartzunen jokatutako txapelketan.

[Bideoa] HITZA, Bidasoa eta Oarsoaldearen mugan
Oiartzunen, Gurutzen, jasoko du lekukoa HITZAk, Irunen eskutik. Miren Usabiaga harpidedunak izan du lekukoa eramateko ohorea.

[Galeria] Korrikak piztu du gaua Oarsoaldean
Oiartzundik sartu da Korrika eskualdean, eta Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta berriro Errenteria-Orereta zeharkatu ondoren, Astigarragari pasatu diote lekukoa.

[Galeria] Xirimiria, behelainoa eta giro aparta
350 lagun irten dira Lezo-Jaizkibel mendi lasterketan. Iazko etenaldiren ondoren, aurten giro ederra jarri du lasterketak Lezoko kaleetan.

Ander Iñarra eta Mayi Mujika, Lezo-Jaizkibeleko onenak
Gizonen txapela etxean geratu da, Iñarra izan baita azkarrena, 1:07:00-ko denborarekin; Lurdes Oiartzabalek hirugarren egin du, emakumeetan.

Bizikleta martxa egingo dute Jon Rodriguez gogoan
Bi zutabe irtengo dira, bata, Errenteria-Oreretatik eta bestea Irundik, eta Gaintxurizketan elkartuko dira. Larunbatean hil zen Hondarribian bizi zen errenteriarra, bizikletan zihoala auto batek harrapatuta.

Osasun neurriak malgutzea erabaki du LABIk
Besteak beste, ostalaritzari eta edukierei eragingo die malgutzeak: tabernek goizeko hirurak arte ireki ahal izango dute, eta edukiera %75era handituko da lokal eta instalazio guztietan.

Alberdi-Lazkoz eta Labaka-Lizeaga Zuloaga Oroitaldiko irabazleak
Jende asko hurbildu zen Agustina Otaola pilotalekura, ostiralean, finalak ikustera.