[Bideoa] HITZA, Bidasoa eta Oarsoaldearen mugan

Oiartzunen, Gurutzen, jasoko du lekukoa HITZAk, Irunen eskutik. Miren Usabiaga harpidedunak izan du lekukoa eramateko ohorea.

Miren Usabiaga eta Beñat Trigok eraman dute Oarso Bidasoko Hitzaren lekukoa.

Korrika 22ko lekukoa eraman du aurten ere OARSO BIDASOKO HITZA-k. Hain zuzen, Bidasoa eta Oarsoaldearen muga izan da egokitutako kokapena, eta Irunen erreleboa hartu du Oiartzunen, Gurutzen, 03:09an.

Miren Usabiaga harpidedunak izan du Euskal Herri osoa zeharkatu duen lekukoa eramateko ohorea. Beñat Trigo HITZAko Sustapen arduraduna izan du alboan kilometro osoan, Ixira baserrian Karaez-Oiartzun senidetze elkarteari eman aurretik. Hunkituta eta pozik egin dituzten 1.000 metroak.

Harpidedunen artean egindako zozketa bidez egokitu zitzaion lekukoa eramateko aukera Usabiagari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.