2022/4

[Galeria] Espainiako Batel Txapelketaren sailkapen estropada

Kolorez beteta esnatu da gaur pasaiako badia. Baldintza bikainak zeuden arraun egiteko.

EH Bilduk Europako diru laguntzak eskatu ditu Kalparra eta Zirizarako

PSE-EE eta EAJren udal gobernua salatu du koalizioak, eraikin publikoak birgaitzeko diru laguntzetara ekimenik aurkeztu ez duelako.

Euskaraldiaren hirugarren edizioa aurkeztu dute

Euskararen munduan murgiltzeko prest daude errenteriarrak, eta horretarako atzo ekin zioten aurtengo Euskaraldiaren aurkezpenari.

Rezusta eta Artola lehiatuko dira gaur gauean, Madalensoron

Hasiera emango diote buruz burukoaren final laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldiari. 22:00etan hasiko da, eta ETB1en emango dute.

UNAI UNSUAIN ETA GORKA URRUZOLA, ORERETAKO SAGARDO EGUNEKO ANTOLATZAILEAK

[Elkarrizketa] "Plaza berreskuratzea izango da aurtengo berritasuna"

Oreretako Sagardo Eguna bueltan da. Bihar sagardoak herriko hainbat txoko hartuko ditu bi urteko etenaldiaren ondoren. Unai Unsuain eta Gorka Urruzola talde antolatzailearen partaide dira.

Bigarren kultur teknikariaren harira, herriko kultur beharren gaineko gogoeta eskatu du Lezoko EH Bilduk

Atzoko udalbatzarrean bigarren kultur teknikari baten postua sortzea erabaki zuen udal gobernuak. Koalizioa horren kontra dago.

Ipar Martxa maiatzaren 7an Urdabururen eskutik

Ibilbidea ia 14 kilometrokoa izango da, eta Añorgako topo geltokitik abiatuko dira goizeko 9:00ak aldera.

Gamon ikastetxeko patio estalia, ikasleen eta auzotarren eskura

Cristobal Gamon ikastetxeko patio estaliko obrak bukatu dituzte dagoeneko, eta gaurtik aurrera ikasleen eta herritarren eskura egongo da.

Antton Telleriak 'Nekatutak' bakarrizketa eskainiko du bihar

Barre eginarazteko helburu "bakar eta sakratuarekin" arituko da “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibori buruz.

Dominikar Errepublika izango dute hizpide jatorri askotariko emakumeek

Jabekuntza Eskolaren baitan sorturiko espazioak hitzordu berria izango du maiatzaren 20an. Luz Carpio izango da dinamizatzaile.

Lizeo Astean, 'Hasiera berria'

Pasaia-Lezo Lizeoak, Lizeo Astea antolatu du maiatzaren 2tik 6ra. 'Hasiera berria' leloarekin eman diote izaera.

Izaskun Gomez: "Erritmo onean doa Luzuriagaren erosketa"

Pasaiako Udalak, Luzuriaga bulego-eraikinean Gipuzkoako Foru Aldundiak duen partaidetza, erosiko du.

Topagune Feministaren aurkezpena, hausnarketa eta afaria, Antxon

Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte bete dituela ospatzeko jardunaldi berezia antolatu du Harremantxok.

XXXIII. Eskolarteko Ibilaldi Neurtua, Lezon

Xoxolurrek Oarsoaldeko eta Bidasoko Eskolarteko XXXIII. Ibilaldi Neurtua antolatu du maiatzaren 8rako. Herriko historia eta ondarea ezagutaraziko dute.

Karmengo Jaiak antolatzera deitu du Trintxerpeko Jai Batzordeak

Uztail erdialdeko jaiak antolatzen hasteko bilera maiatzaren 11n egingo dute, Trintxerpeko Alkateordetzan.

Javier Cousoren hitzaldia, Reina Aretoan maiatzaren 6ean

Egun berean baino ordu erdi lehenago NATOren kontrako elkarretaratzea deitu burutuko dute Xenpelar Plazan.

Oiartzungo Doneztebe plaza

Hondakinen tasa ordaintzeko epea irekiko da astelehenean

Lehen zatia ordaintzeko epea ekainaren 30ean bukatuko da. Konposta haien kabuz egin dutenek, % 20ko hobaria edukiko dute.

Lezoko udalekuak.

Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 16an irekiko da

Uztailaren 1etik 29ra iraungo dute aurten Lezoko udalekuek. Haurrek giro euskaldunean ekintza ezberdinak garatuko dituzte hilabetean zehar. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute ere.

Gehiago