EH Bilduk Europako diru laguntzak eskatu ditu Kalparra eta Zirizarako

PSE-EE eta EAJren udal gobernua salatu du koalizioak, eraikin publikoak birgaitzeko diru laguntzetara ekimenik aurkeztu ez duelako.

Ziriza udal azpiegitura desgaitua. Artxiboko irudia

Pasaiako EH Bilduk udal gobernuak  Europako titulartasun publikoko eraikinak birgaitzeko diru-laguntzaren lehen deialdira ekimenik aurkeztu ez izana salatu du. Izan ere, ekimenik aurkeztu ezean, udalak Kalparra eta Ziriza eraikin publikoak gal ditzake. Hori dela eta, diru laguntza europarraren bigarren deialdira ekimenak aurkez ditzala eskatu dio PSE-EE eta EAJren udal gobernuari. Ekainaren 9an ospatuko da bigarren deialdia.

Horrela, eraikinok birgaitu eta berregokitzeko finantzazioa eskuratzeko aukera legokeela azpimarratu du koalizioak. Izan ere, PIREP eraikin publikoak birgaitzeko diru laguntzen programaren eta “Next Generation” europar funtsen bidez, Europak 600.000.000 euro bideratuko ditu arlo honetara.

Kalparran arraun-kluba eta gimnasioa egin nahi dituzte; eta Zirizarako, berriz, askotarikoak dira Trintxerpeko elkarteek egin dituzten proposamenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.