Oreretako Sagardo Eguneko zozketaren emaitza, hemen

Oreretako XXXIV. Sagardo Eguna egin zuten larunbatean. Edalontzia erosi zutenek zozketa batean parte hartzeko eskubidea izan dute.

Larunbatean egin zuten Oreretako XXXIV. Sagardo Eguna. Bertako giroa izugarria izan zen, festa gogoa zegoen. Sagardozaleek ederki asko gozatu zuten egunaz.

Antolakuntzak, edalontziak erosteagatik, zozketa batean parte hartzeko aukera eman die herritarrei. Bada zozketa horren zenbaki irabazlearen berri eman dute egunaren sustatzaileek: tiket irabazlea 0477 zenbakia duena da.

Beraz, irabazleak Errenteria-Oreretako Donostia sagardotegian bi lagunentzako otordua irabazi du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.