2022/5/2

Zabalik da Tomas Garbizun izena emateko epea

Jada ikasle direnek hilaren 13ra arte eman dezakete izena; berriek, berriz, hilaren 23tik 27ra egin behar dute matrikula.

[Galeria] Koki Eskisabel, bizitza oso bat Pasaia KEri emana

42 urtez gorputz eta arima Pasaia KEren alde lanean ibili ondoren, erretiroa hartzea erabaki du Jokin Eskisabel Oiarbidek.

Pentsiodunek borrokan jarraituko dutela argi utzi dute

Hilabeteko lehen astelehenean kalera irten dira pentsiodunak euren aldarriekin jarraitzeko, eta maiatzaren 12an Gasteizen antolatu den manifestaziora joateko deia luzatu diete herritarrei.

[Galeria] Dantzari txikien eguna, aparta

Ereintza Dantza Taldeak antolatutako eguna bete-betea izan zen. Goizez nahiz arratsaldez, dantza giroa nagusi herrian.

Sanjuandarrak Espainiako Txapeldunak jubenil kategorian

Espainiako Batel Txapelketa Pasai Donibanen jokatu izan arren ez zen euskaldun partaidetza handirik izan. Sanjuandarrak Oarso-bidasoko ontzi bakarrak izan ziren.

'Krisi kapitalista garaian, sozialismoa eraikitzen' lemapean bildu dira

Hamarka lagunek erantzun zioten atzo Maiatzaren Lehenerako Kontseilu Sozialistak egindako deiari. Done Eztebe plazan bildu ziren.

56 urteko pasaitar baten bila ari dira Aiako Harrian

Ostiralean jarri zuen familiak desagertzearen salaketa, nahiz eta pasaitarraren berririk apirilaren 26tik ez izan.

Bidasoa Itzuliak aldaketak eragingo ditu Donibane-Jaizkibelgo trafikoan

Txirrindularitza proba mendira igotzeko bidegurutzetik igaroko denez, Donibaneko irteera itxita egongo da ostiral arratsaldean, tarte batez.

madalenak.txupinazoa

Madalenetako omendua proposatzeko aukera zabaldu du Udalak

Omenduak egiteko proposamena zabalik da, eta hilaren 21era arte luzatuko da.

Mendekosteak, ekainaren 3tik 5era

Joan den asteko astearteko Jai Batzordeak herriko lehen festekin aurrera egitea erabaki zuten. Egitaraua fintzen ari dira orain.

EHko Pala Txapelketako asteburuko emaitzak

Arrubarrena eta Berebide oiartzuarrek final-laurdenetako partida irabazi zuten larunbatean.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-4-29)

Apirilak 29ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Bost film labur proiektatuko dituzte igandean

'Bost teilatu' proiektuaren barruan egindako lanak ikusteko aukera izango dute oiartzuarrek. Horietako baten zuzendari Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola izango dira bertan.

[Kartelera] Touringeko mutilek ezin izan zuten igoera lortu larunbatean

Larunbateko berdinketak igoera atzeratzea eraman badu ere, gorritxoek dena alde dute igoera lortzeko. 9 punturen faltan, 8ko abantaila dute Elgoibarrekiko.

aurresku txapelketa

Maddi Davila eta Danel Castillo garaile Oiartzungo Aurresku Txapelketan

27 dantzari lehiatu ziren larunbatean, B eta D sailekoak hain zuzen. Garaileek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku Txapelketarako txartela eskuratu dute.

Oreretako Sagardo Eguneko zozketaren emaitza, hemen

Oreretako XXXIV. Sagardo Eguna egin zuten larunbatean. Edalontzia erosi zutenek zozketa batean parte hartzeko eskubidea izan dute.

Gehiago