Maddi Davila eta Danel Castillo garaile Oiartzungo Aurresku Txapelketan

27 dantzari lehiatu ziren larunbatean, B eta D sailekoak hain zuzen. Garaileek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku Txapelketarako txartela eskuratu dute.

aurresku txapelketa

Joan den larunbatean Oiartzungo Aurresku Txapelketa jaso zuen udaletxeko pleno aretoak. Orotara 27 dantzari lehiatu ziren, B eta D sailekoen txanda izan zen.


B sailean (11-12 eta 13 urtekoak) Pasai Donibaneko Danel Castillo izan da garaile. Haren atzetik, Judith Jacinto lezoarra eta Lizartzako Onditz Esnaola sailkatu dira. D sailean aldiz, Zizurkilgo Maddi Davila izan da onena. Bigarren Araitz Ramos lasartearra sailkatu da, eta hirugarren postua Amasa-Villabonako Aetz San Sebastianentzako izan da.


Larunbatekoarekin amaitutzat eman dute liga, eta sail bakoitzeko onenek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku Txapelketarako txartela eskuratu dute. A eta B sailekoek hilaren 15ean izango dute hitzordua, Errenteria-Oreretan, eta D sailekoek aldiz, hilaren 14an, Legazpin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.