2022/5

Udaleko langileen postuak egonkortzeko akordioa egin dute bi aldeek

Udalak lan eskaintza publikoko 77 postu aterako ditu lehiaketara. Langileen Batzordea pozik agertu da, baina "azken pauso bat" falta dute.

PDFren laugarrena: 4 egun, 16 dantza saio eta 11 konpainia profesional

Pasaiako Dantza Festibalak Antxo astinduko du ekainaren 9tik 12ra bitarte. 10 ordutik gorako doako dantza emanaldiek kaleak hartuko dituzte.

Agote: "Festibaletik gehien gozatu nuena Antxoko bertso saioa izan zen"

Pasaia Itsas Festibaleko presidente Xabier Agotek ekitaldiaren balorazioa egin du. Antxotarrengandik sekula baino gertuago izan dira barkuak.

Madalenetako Kartel Lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean

Herritarrek Herri Saria jasoko duen lana hautatzeko aukera izango dute. Erakusketan bertan bozkatzeko aukera izango dute ekainaren 6a arte.

Irlanda eta Euskal Herria batuko ditu aurten Bixi-Bixik

Donibaneko elkarteak, Gora herriak egitasmoaren baitan, egitarau oparoa prestatu du ekainaren 2tik 18ra bitarte.

Euskaldarrak Elkarteko XXXV. Gastronomia Lehiaketak irabazleak ditu

Txepetxa Elkarteak lortu du lehen saria. Antxoko Lore Txortak, aldiz, kalitate-prezioa kontuan zuen saria eskuratu zuen.

Erakusketa iraunkorraren aldaketa Jantziaren Zentroan

Ekainaren 4tik 12 bitartera Jantziaren Zentroaren erakusketa iraunkorra itxita egongo da aldaketak lanak tarteko. Bi asteburu horietan beheko solairuko erakusketa ikusteko aukera egongo da besterik ez.

Madalenetan lan egiteko deialdia, zabalik

Errenteriako Udalak Madalenetarako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abian jarri du eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Bi asteburuko festa aroa Lezon

Datorren asteburuan Mendekoste Jaiak egingo dituzte, eta hilaren 10etik 12ra, berriz, Euskal Jaiak. Gaur aurkeztu dituzte biak.

Oiartzuarrak, bretoiaren alde korrika

Ostiralean hartu zuen Iosune Cousillas zinegotziak lekukoa Ar Redadeg lasterketan, hainbat oiartzuarrekin batera.

Haurtzaro Ikastolaren Eguna 2018

Ikastola Eguna ospatuko du igandean Haurtzarok

Egun osoko egitaraua prestatu dute. Festa handia igandean bada ere, larunbatean motorrak berotuko dituzte, ikastolako dantza taldearen emanaldiarekin.

'En-Contro', Kukairen proposamen berria

Ikus-entzunezko lan berria Kukairen eta hainbat artista italiarren artean sortu dute, Madril eta Erroma artean.

kantagiltza

Garik kontzertua eskainiko du Oiartzunen, Kantagiltza zikloaren barruan

Hilaren 12an kontzertua eskainiko du abeslariak Arizmendienean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Kastro Berri tabernan.

Udan, sormenari ekiteko aukera Ainhoa Redondorekin

Ilustratzaileak udako marrazketa, pintura eta ilustrazio ikastaroa antolatu du uztailerako. Izen-emateak irekita daude jada.

Euskara ikasteko 35.400 euroko diru laguntza lerroa aurkeztu du Lezoko Udalak

Sei diru laguntza eskatzeko aukera dute hala nahi dutenek. Euskara ikasteagatik eskatzen direnen epea uztailaren 1ean bukatuko da.

Ledian Mola Trio, De Cyne Reynan ostegunean

Ledian Mola Jose Luis Ansorena bekaren bigarren edizioko irabazlea izan da, eta bere taldearekin batera igoko da oholtzara.

Gure Zumardia dantza eta jauziz girotuko dute Antxoko Muxikoek

Antxoko Muxikoen Elkartea, Jeiki Hadi taldearen musikarekin, barrutiko plaza nagusian arituko da datorren larunbat eguerdian.

San Pedroko Inude eta Artzain gazteak entseatzen hasiko dira larunbatean

San Pedro egunean bertan egingo dute 3 urtetik gorako haurrek euren agerraldia. Entseguak deitu dituzte datozen hiru larunbatetarako.

Hemen da Antxoko XXVII. Sagardo Eguna

Alkartasuna Dantza Taldeak antolaturiko jaialdiak Biteri plazan hartuko du lur aurten. Sagardoa ez ezik, pintxo eta musikarik ez da faltako.

PSE-EE larrituta agertu da merkataritzaren gainbeheragatik

Errenterian 424 komertzio existitzen ziren 2017an. Sozialisten arabera gaur egun komertzioen kopurua ez da 350ra heltzen. Joerari buelta emateko beharra azpimarratu du talde sozialistak.

Gehiago