Hondakinen tasa ordaintzeko epea irekiko da astelehenean

Lehen zatia ordaintzeko epea ekainaren 30ean bukatuko da. Konposta haien kabuz egin dutenek, % 20ko hobaria edukiko dute.

Oiartzungo Doneztebe plaza Datozen asteetan hondakinen tasa ordaindu beharko dute oiartzuarrek.

Hondakinen tasaren lehenengo zatia ordaintzeko epea irekiko da datorren astelehenean, maiatzak 2an; eta lehenengo zatia ordaintzeko azken eguna, ordea, ekainaren 30a izango da. Udal tasen eta zergen ordainketa helbideratua duten herritarrei maiatzaren 31n kobratuko zaie dagokien kopurua.

Udalak jakinarazi duenaren arabera, autokonposta edo auzokonposta egiten duten herritarrek % 20ko hobaria izango dute. Norberaren hondakin organikoak etxean kudeatu nahi dituzten herritarrek, kontrara, atez ateko Informazio Bulegoarekin jarri beharko dute harremanetan: 943 49 03 77 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara idatzita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.