[Galeria] Espainiako Batel Txapelketaren sailkapen estropada

Kolorez beteta esnatu da gaur pasaiako badia. Baldintza bikainak zeuden arraun egiteko.

Goizeko 10:30ean hasi dira Pasai Donibanen Espainiako Batel Txapelketaren sailkapen estropadak.

Gaur (hilak 30), goizeko 10:30ean hasi dira Pasai Donibanen Espainiako Batel Txapelketaren sailkapen estropadak. Guztira, 80 batel uretaratu dira goizean zehar. Turuta, danbor, bandera eta oihuekin giro aparta sortu da txapelketan. Halaber, jende ugari hurbildu da sailkapen estropadak ikustera. Eguraldia lainotsu bazegoen ere, baldintza bikainak zeuden arraun egiteko.

Aurten, finaletara sailkatzeko modua aldatu egin da: tanda bakoitzeko lehenengo bi ontziak zuzenean sailkatu dira, eta ondoren, hirugarren denbora onena. Espainiako Txapelketako finalak, bihar, goizeko 10:00etan hasiko dira. Estropadari buruzko informazio gehiago hemen eta emaitzak osorik ikusteko egin klik hemen.

Biharko finaletarako sailkatu diren batelak:

Infantil neskak: S.D. Tiran, C.R. Cabo de Cruz, S.D.R. Kaiku,C.R. Mecos eta Zarautz A.E.

Kadete neskak: S.D. Tiran,S.D. Samertolameu, C.R. Robaleira, Tolosaldea A.O. eta Hernani A.E.

Jubenil neskak: Pasai Donibane Koxtape A.E., Isuntza A.E., S.D.R. Kaiku, Ondarroa A.E. eta C.N. Ribeira

Absolotu neskak: C.R. La Planchada, C.R. Ares, C.R. Cabo de Cruz, C.R. Chapela eta C.R. Rianxo

Infantil mutilak: C.R. Puebla, Arkote C.R, C.R.La Planchada, Orio A.E eta S.D. Samertolameu

Kadete mutilak: C.R. Chapela, Isuntza A.E., Deustuko A.E., C.R. Actividades Nauticas eta Orio A.E.

Jubenil mutilak: A.D. Castreña, Pasai Donibane Koxtape A.E., Itsasoko Ama, S.D. Samertolameu, et C.R. Cabo de Cruz

Absolutu mutilak: Zierbena A.E., C.R. Ares, C.R. Kaiarriba, S.D. Samertolameu eta Club do Mar Bueu

 

Gaur goizeko argazki galeria:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.