
Poesiari aterpe emango diote Oiartzunen
Gaur hasiko dira Poesia Egunak, bi emanaldirekin. Asteburu batean bilduta egotetik ia astebetekoa izatera pasatuko da egitaraua. Etxearen kontzeptuari begiratuko diote.

Euskara ikastea "etxean bezala sentitzea" izango da AEK-n
Oarsoaldeko AEK euskaltegietan matrikulazioa egin daiteke jada. 2025/26 ikasturteko eskaintza eta berritasunak aurkeztu dituzte.

Asteburuan hasiko da Enrike Abril Errebote Txapelketa
Euskal Herriko zortzi talde arituko dira lehian, tartean Oiartzungo Txost. Hiru plaza izango dira joko-zelai; Oiartzungo Beheko Plazak ez du hutsik egingo.

Poesia Egunen bazkarirako txartelak eros daitezke
Ergoien-Ergoien ibilaldi poetikoa antolatu dute irailaren 6rako. Hura bukatuta bazkaria egingo dute Auzokalten; asteazkenera arte erreserba daiteke.

Iraila, Oiartzunen kultura loratuko den hilabetea
Kultura ekitaldien berri eman dute. Abuztuko ia lehortearen ondoren, kultur ekitaldien ugaritasuna bueltatuko da berriro.

Poesiaz sukaldean goxatuko dutenen bila ari dira
Poesia Egunen barruan 'Poeta bat zure sukaldean' egingo dute, Harkaitz Cano, Itziar Ugarte eta Jose Luis Otamendirekin. Ikusi nahi duenak izena eman behar du.

Heltaren aurrematrikula epea, irailaren 1etik aurrera
Helduentzako tailerren 2025/26 ikasturteko eskaintza aurkeztu dute. Aurrematrikula online egin ahal izango da, edo Karaez kaleko lokalean.

Artaso elkartea, mende erdiz auzolanean
Orain dela 50 urte sortu zuten Artaso elkartea, Karrikan. Herriari eman dioten guztiak aitortza jaso du, jai batzordeak txupina botatzeko ardura esleitu baitio.

'Oiartzun' urtekaria eros daiteke, herriko 11 txokotan
Xanistebanekin batera etortzen den agerkaria salgai dago. 58 lagunek findu dute urtekariaren 54. zenbakia.

Xanistebanetako udal zerbitzuen berri eman dute
Txosna inguruko komunetan berritasunak izango direla jakinarazi dute, eta gaueko Xorrola ere egongo da auzo guztietaraino.

Auntxa trikiti eskolan izena emateko epea, zabalik
6 urtetik gorako haur zein gaztetxoek eman dezakete izena, baita helduagoek ere. Eskolak astean behin izango dira, ordubetez.

Trafiko mozketak izango dira Mamut pareko errepidean
Larunbat gauetik igandekora bitartean, GI-2132 errepidean mozketak egongo dira, lanengatik. Zirkulazioari eragingo dio.

Etorkizuneko idazleak, euskal kulturarekin gozatzen Oiartzunen
Urruzuno Sariketaren 40. ekitaldian aipamena jaso duten hogei bat gazteek egonaldia egin dute Arritxulo aterpetxean.

Oiartzungo KZguneak urriko eskaintzaren berri eman du
Urrian hasiko dira ikastaroekin. Izena eman nahi dutenek hainbat aukera izango dituztela jakinarazi dute zentroko arduradunek.

Batzar irekia egingo dute hilaren 10ean, parke eolikoei buruzkoa
Batzarra deitu dute hurrengo asteazkenerako. Erreka parke eolikoaren proiektuari lotuta eraikiko lituzketen dorreak izango dira gaia.

Palestinako genozidioa "ozen" salatzera deitu dute
Gernika-Palestinak Euskal Herriko udaletxeen aurrean protesta egitera deitu du ostiralerako. Oiartzunen ere elkartuko dira.

'Heriotzak Eduardo du izena' ez-errezitaldirako sarrerak, salgai
Formol laborategiak Poesia Egunen lehenengo egunean taularatuko du bere lana. Sarrerak eros daitezke webgunean.

Gurutze festetan murgilduko datozen bi asteburutan
Lehen asteburuan truk txapelketa eta auzoko erretiratuen bazkaria egingo dituzte. Ekitaldi gehienak, bigarrenean.

Mulierren kantxan jokatuko du emakumeen lehen taldeak
Igande arratsaldean arituko dira Nafarroako Mutiloan. Euskal Herriko Kopako bigarren jardunaldiko partida izango da.

Ardiei mingain urdinaren kontrako txertoa jartzea animatu dute
Aldundiak 4-8 serotipoen kontrako txertoa jarriko die ardiei. Derrigorrezkoa izango ez den arren, jartzea animatu dute.
Nerea Abancens Calvo: "Profesionaltasunaren itzalean"
Nerea Abancens Calvo Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariak gutuna igorri du, taldeak ligan pairatu behar dituen hainbat egoeren berri emateko.